Oiartzuar bat eta Oiartzungo jokalari bat, 'El conquistador del Caribe' saioan
Mikel Perez eta Maria Granado dira partaideak. Atzo eman zuten ETB2ko telebista saioaren lehen atala, eta bertan aurkeztu zituzten lehiakideak.
Atzo gauean eman zuten Euskal Telebistaren bigarren katean (ETB2) El conquistador del Caribe telebista saioaren lehen atala. Batez ere, aurten lehiakide izango diren (iaz egin zuten saioaren grabazioa, Dominikar Errepublikan) 36 kideen aurkezpena egin zuten bertan. Talde horretan, Mikel Perez oiartzuarra eta Maria Granado Oiartzun Kirol Elkarteko jokalaria daude partaideen artean.
Mikel Perez, telebista saioko fitxan agertzen denez, crossfit entrenatzailea da eta 28 urte ditu. Maria Granado, aldiz, hernaniarra da, baina Oiartzunekin lotura du Oiartzun KEren emakumeen talde nagusiko jokalari delako.