Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Antzerki esperimentala, Ahoztar Zelaieta eta Loratu erakusketa, Mikelazuloren eskutik

Lehen hitzordua hilaren 18an (larunbata) egin du. Egun horretarako Prospectus Vitae Gontzal Uriberen antzezlana antolatu du. Antzerki esperimentala da Uriberena, eta emanaldia 18:30ean hasiko da.

Berexi Art, Uxue Bereziartua Lonbideren sormen lan bat.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/01/15

Hilabete honetarako eskaintza oparoa atondu du Mikelazulo Kultur Elkarteak. Hainbat diziplina batu ditu egitarau ezin erakargarriagoa osatzeko, eta lehen hitzordua hilaren 18an (larunbata) egin du. Egun horretarako Prospectus Vitae Gontzal Uriberen antzezlana antolatu du. Antzerki esperimentala da Uriberena, eta emanaldia 18:30ean hasiko da.

Hilaren 29an (asteazkena) berriz, liburu aurkezpena antolatu du. Ahoztar Zelaietak El Narco Oasis Vasco liburuaren xehetasunak azalduko ditu Mikelazulon Kote Kamatxok gidatutako solasaldian. Joan den abenduaren 4an argitaratu zuen liburua Zelaietak eta bertaratzen direnek, idazlearen ahotik entzungo dituzte bertan bildutakoaren gainekoak. Zelaieta (Bilbo, 1972) ikerketa kazetaria, idazlea eta kriminologoa da eta besteak beste, Euskadi SA: el gen corrupto del PNV, Jóvenes burukides bizkainos. Clientelismo y “fontanería” en el PNV, La casta vasca. Mafias y gobierno vasco en la última década, Kutxabank. El saqueo de Euskal Herria, Evasores, morosos y millonarios vascos, etaLa trama del 4%. Las comisiones del Caso De Miguel liburuak argitaratu ditu.

Azkenik, erakusketa antolatu dute: Loratu erakusketa. Berexi Art, Uxue Bereziartua Lonbideren sormen lana jasotzen duen proiektua da Loratu. Ilustrazioa du oinarri baina beste diziplina batzuk ere txertatzen ditu tarteka: serigrafia, argazkilaritza, bideogintza, muralismoa. Horiek saretuz sortu du proiektua, autoekoizpena oinarri, feminismotik feminismora.

Loratuk emakumeen ahalduntzea aldarrikatzen du, barrutik hitz egiten du, “gizentasunetik, ileetatik, transmugimendutik, zapalkuntzatik, minetik, baina batez ere maitasunetik”. Ostiral, larunbat eta igandeetan izango da hura bisitatzeko aukera 16:00etatik 23:00etara.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.