Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Gladys del Estal ekintzaile antinuklearra oroituko dute, hura erail eta 40 urtera

Tuteran egindako zentral nuklearren kontrako protesta baketsu batean parte hartzean ari zela hil zuen guardia zibil batek gazte donostiarra duela 40 urte.

Gladys del Estal Ferreñoren hileta eguneko irudi bat bera bizi zen Donostiako Egia auzoan. Argazkia: Eguzki
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/01/15

Gladys del Estal ekologista donostiarra hil zutela 40 urte bete ziren pasa den ekainaren 3an.  Jose Martinez Salas guardia zibilak buruan tiro bat jota erail zuen gaztea Tuteran. Energia nuklearraren kontrako ekintza eguna antolatu zuten mundu osoan 1979ko ekainaren 3an (Pennsylvania, AEB) Three Mile Island zentral nuklearrean izandako istripua salatzeko. Euskal Herrian, Tutera aukeratu zuten protesta baketsua egiteko, Arguedasen, zentral nuklear bat eraiki nahi zutelako, eta gainera, bertan zegoelako Bardeako tiro eremua. Protesta horretan parte hartzen ari zela hil zuen guardia zibilak gazte donostiarra

Del Estal oroitzeko Gladys Gogoan iniziatibak eta Eguzki Talde Antinuklear eta Ekologistak egitarau aberatsa antolatu zuten Euskal Herrian, eta tartean, datorren astelehenetik aurrera, erakusketa zabalduko dute Errenteria-Oreretako Xenpelar Etxean.

Ibiltaria da erakusketa eta testu labur batez eta batez ere argazkiekin Gladys nor zen azaltzen du, zergatik zegoen zorigaiztoko egun hartan Tuteran, nola hil zuten, eta bere hilketak zer nolako herri erantzuna eragin zuen. Garai hartan indarrean zegoen eta gaur egun ere indarrean dagoen borroka antinuklear eta ekologistaren testuingurua ere bildu dute erakusketara.

Zigorrik gabe gelditu zen gazte donostiarraren hilketa. Eguzkik nabarmendu duenez, gaur egun, “bizi-bizirik” daude Gladys del Estal Tuterara eraman zuten arrazoiak “klima larrialdi eta krisi ekologiko garai hauetan. Horregatik oroitu nahi dugu Gladys, gutako bat izan zelako, bere hilketaren bidegabekeria ahazterik ez dugulako, eta zigorrik gabe geratu zelako”. Izan ere, del Estal erail zuen guardia zibila, 1981eko abenduan epaitu zuten Iruñean; «arduragabekeriaz» jokatu zuela esan zuen epaiak, eta hemezortzi hilabeteko espetxealdia ezarri. Espetxealdi hori ez zuen osorik bete. 1992 urtean Martínez Salas guardia zibilak Espainiako meritu militarraren domina jaso zuen.

Erakusketa datorren astelehenean (hilak 20) zabalduko dute Xenpelar Etxean eta bisita orduak astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara dira. Erakusketa otsailaren 15era arte izango da zabalik Xenpelar Etxean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.