Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Musikastek, Jose Luis Ansorena oroituko du aurten

Eresbilek 2019ko balantzea egin du gaur Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean, eta aurten dituen erronka nagusiak aurkeztu ditu. Balantzearen barruan, garrantzia berezia eman dio Arantzazuko Musika artxibo zaharra katalogatu ostean martxan jarri duen webguneari.

Mark Barnes eta Jon Bagües gaurko agerraldian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/01/15

Eresbil Musikaren Euskal Artxiboak 2019aren balantzea egin du gaur Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean. Jose Luis Ansorenarentzat, besteak beste Musikaste eta Eresbilen sortzailearentzat, izan dira lehen hitzak. Merezitako hitzak eta aitortza Jon Bagües Erriondo Eresbileko zuzendariarenak, euskal musikaren erreferente ezinbestekoa izan baitzen errenteriarra. Horren harira, aurrerapena ere egin du Bagüesek, Mark Barnesekin batera egin duen agerraldian: “Aurtengo Musikastek Jose Luis Ansorena oroituko du, Errenteriako abesbatza garrantzitsuenek interpretatutako programa bereziarekin”.

Balantzeari dagokionean, bereziki nabarmendu du Eresbilen zuzendariak aurten musikaren euskal artxiboak Arantzazuko musika artxibo zaharra katalogatzeko egin duen lan eskerga, eta haren emaitza den webgune berria, Arantzazu Musikan. Bi urte luzeko lana dago katalogo horren atzean, Barnesek egindakoa. “Lanarekin Arantzazuko Santutegiko musika artxibo zaharra birkatalogatzeko prozesua osatu da—azaldu du Bagüesek— eta 1834 urtearen aurretik idatziak diren 203 egile eta 1.384 obra katalogatu ditugu”. 1834. urtean komentua erre eta itxi egin zen. Sutetik komentu zaharra zeneko dorrea baino ez zen libratu, eta bertan aurkitu zituzten artxibo horiek guztiak gordeta XX. mende hasieran. “Altxor” handienetako bat dela esan du Barnesek, eta ilusio berezia egin diola Eresbili lan horren emaitzak. Anonimoak ziren lanak identifikatu dituzte, guztiak egitea ezinezkoa izan bada ere: “Nahikoa zaila izan da katalogazioa, lan handia suposatu du eta Euskal Herriko artxibo zaharrena guztiz normalizatua dagoela esan dezakegu lanketa honen ostean”.

Ilusio gehien sortu dien emaitza Arantzazukoa izan da, baina ez da Eresbilek egin duen lan bakarra, inondik inora ere. 2019an, ohi bezala, dokumentu eta funts asko sartu dira Eresbilen: 263.395 guztira. Horietatik gehienak ikus-entzunezko dokumentuak dira, 116.124; partiturak, 98.035; askotariko dokumentazio erregistroak, 27.640; eta bilduma eta liburutegi dokumentuak, berriz, 21.596.

Datu horietatik kanpo utzi dituzte dohaintzan emandako edo utzitako dokumentu funtsetan sartutako materialak, baina horiek ere asko izan dira, eta eskerrak eman dizkie bereziki Bagüesek beren jarduera profesionalarekin garatu dituzten funtsak Eresbilen gordailuan uztea erabaki duten emaileei. Iaz, ondoko funts edo material berriak sartu ziren Eresbilen: Tomas Garbizu Funtsaren dohaintza hiru urtean zehar jasoa; Joxean Artzeren soinu grabazioak lagapenean; Kresala Funtsa dohaintzan; Patxi Oliden funtsa dohaintzan; Pedro Aldana funtsa dohaintzan; Juan Etxebeste funtsa dohaintzan; eta Urreta-Zulaika sendiaren dohaintza. Azken horretan, deigarria da ezustean azaldutako Aita Donostiaren irudiarekin lotutako dokumentu multzoa, Bagüesek zehaztu duenez.

Euskal musikagileen sailari 820 partitura berri gehitu dizkio Eresbilek amaitu berri den urtean, “horietatik 60 emakume musikagileek idatziak dira, eta aurretik genituen partiturei gehituta, 35.463 dira Euskal Herriarekin zerikusia duten egile eta musikarien partiturak”.

Lan oparoa aurreko urtean Eresbilek egin duena, eta oparoak izan dira, halaber, jaso dituen bisitak. Guztira, 438.769 lagunek bisitatu zuten iaz Eresbilen webgunea. Jaso dituen eskaerak ere ez dira nolanahikoak izan: 881, gehienak alde handiarekin posta elektronikoz eginak eta telefono bidez, ondoren.

2020ari begira

Aurtengo erronka nagusien artean, Musikasteren 48. ekinaldia, aurten gainera, Jose Luis Ansorenari eskainia. Maiatzaren 15etik 23ra bitartean egingo dute. Ansorenaren omenez egingo duten eguna oso berezia izango dela aurreratu dute, “Errenteriako lau abesbatzek hartuko dute parte”. Bestalde, Jose Maria Iparraguirre, Javier Bello Portueta Miguel Gonzalez Bastida gogoratuko ditu Musikastek aurten, Khantoria, Urval Ensemble eta Xare Laborategia taldeen parte hartzearekin. Amaierako kontzertua “ekintza inportanteenetako bat” izango dela esan du Bagüesek, Anita Bringuet Idiartborde (1861-1943) konpositorearen Gipuzkoa balleta aurkeztuko dute, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eskutik.

Beste erronka aurten, Euskal Herriko musika funtsen gida osatzen jarraitzea, “gida hori udaberri aldera aurkeztu nahi dugu, dena ondo bidean”.

Amaitzeko informazio praktikoa eman du Eresbilen zuzendariak: aurrerantzean posta elektronikoak eta webguneak .eus domeinua izango dute.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.