Baimenik gabe eta drogen eraginpean gidatzen ari zen gazte bat atxilotu dute
Atzo atxilotu zuten 20 urteko gaztea Oiartzungo GI-3632 errepidean kokatutako prebentzio kontrol batean.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, 20 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo –urtarrilak 17– Oiartzunen, goizaldeko 02:20 aldera, droga proban positibo eman ondoren. Gazteak gainera, gidatzeko baimenik ez zuen, eta auto bat gidatzeko inoiz ez duela «dagokion baimena izan», gaineratu dute prentsa zerbitzutik. Hala, bide segurtasunaren aurkako delitua leporatuta epailearen esku utzi zuten agenteek. Kontrola GI-3632 errepidean ezarrita zuen Ertzaintzak.