Antton Aranburu, Trinketeko txapeldunorde
Larunbatean Iruran jokatu zuen finala Urnietako Loitegiren aurka eta gogor borrokatu bazen ere EPLEkoa, 26-40 gelditu zen markagailua Urnietakoaren alde.
Saiatu zen baina ez zuen lortu. Gipuzkoako Trinkete Txapelketako txapeldunorde da Antton Aranburu EPLEko pilotaria. Larunbatean Iruran jokatu zuen finala Urnietako Loitegiren aurka eta gogor borrokatu bazen ere EPLEkoa, 26-40 gelditu zen markagailua Urnietakoaren alde.
Bestelako emaitzak izan dituzte EPLEko pilotariek Euskal Ligan, bitik bi irabazi baitituzte. Atzo Errenterian jokatutako partidan Adonis eta Odriozola garaitu ziren Soraluzeko Santamaria eta Balerdiren aurka (22-7). Larruzko paletan ohorezkoan bigarren garaipena jarraian, oraingoan Eiheramendik eta Yorelek jokatu zuten eta Adurtzako Klubaren aurka 28-35 irabazi zuten. Igandeko jaialdiko beste eskuko partidan Urmeneta eta Aranburuk 22-5 irabazi zuten Hernaniko Urkizu eta Ortiz de Urbinaren aurka.
Asteburuko beste partiden emaitzak, hemen.