Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak
Jarraian Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak. Denetarik izan da asteburu honetan maila eta kirol ezberdinetan. Lehen erregionalean Trintxerpek eta Pasaiak garaipena lortu zuten.
Ondoko zerrendan, Pasaiako kirol talde nagusien asteburuko kartelera.
FUTBOLA
3. Maila
- Pasaia Kirol Elkartea-Vitoria C.D. 0-2.
Gizonen Erregional Preferentea
- Sanpedrotarra-Vasconia, 2-4.
Emakumeen Gorengo Maila
- Liga amaituta, datorren astean jokatuko du Kopako partida Trintxerpek.
Gizonen Lehen Erregionala
- Allerru-Trintxerpe, 2-6.
- Behobia-Pasaia, 1-4.
Gizonen Gazteen Ohorezko Maila
- Trintxerpe-Santo Tomas, 2-3.
- Pasaia-Billabona, 0-3.
Gizonen Gazteen 1.mailako igoera fasea
- Zarautz-Sanpedrotarra, 1-4.
ARETO FUTBOLA
Gizonen 3. Maila Nazionala
- Aste honetan ez da partidarik jokatuko.
Emakumeen Gipuzkoako Liga
- Tolosala Orbela Taberna-Sanpedrotarra, 0-12.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Miren Taberna OKE-Donibane Stokke, 1-11.
ESKUBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Pizzeria Salento Elgoibar-Donibane Eskubaloia, 30-21.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Donibane eskubaloiak atsedena izango du aste honetan.
BELAR HOCKEYA
Gizonen Ipar Liga
- Ligak atsedenaldia izango du martxoaren 7ra arte.