Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia
U-30 GREBA OROKORRA

Babes zabala du U-30eko greba orokorrak Antxon

Grebaren arrazoiak azaltzeko eta Antxon egingo diren ekitaldien berri emateko agerraldia egin dute gaur eguerdian.

Agerraldiaren ondoren talde argazkia atera dute.
Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2020/01/25

Hamarnaka antxotarrek bat egin dute gaur eguerdian datorren osteguneko greba orokor deialdiarekin. Askotariko herritarrek agerraldia egin dute Gure Zumardian, grebara zergatik doazen esateko, eta egunaren aurretik zein greba egunean egingo direnak azaltzeko. Pentsiodunak, gazteak, mugimendu feministako kideak, sindikalistak eta komertzianteak izan dira bilkuran, baita norbanakoak ere.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren deialdiaren bat egiteko “ehunka arrazoi” daudela adierazi dute agerraldian hitza hartu dutenek, eta horien bilduma egin dute jendaurrean. Aldarrikapen zerrenda izan da jendartera zabaldu dutena. Honakoak dira onetsi dituztenak:

  • Erretiroa 65 uterekin hartu ahal izatea.
  • 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.
  • Gizon eta emakumeen arteko soldata arrakala eta pentsio arrakala amaitzea.
  • Hileko 1.200 euroko gutxieneko soldata.
  • Enplegu egonkorra sustatzea eta kontratazioan ematen den iruzurra zigortzea.
  • Lanaldia 35 ordura jaistea, soldata murriztu gabe.
  • Bereziki emakumeei ezartzen zaizkien lanaldi partzial inposatuak ezabatzea.
  • Azpikontratatutako enpleguan subrogaziorako eskubidea bermatzea.
  • Kontratazioan sexuaren, jatorriaren, ideologiaren, sexu identitatearen, aniztasun funtzionalaren edo ekonomia jardueraren araberako diskriminaziorik egingo ez dela bermatzea.
  • Etxeko lanak eta zaintza lanak duintzea eta gainerako enpleguetan dauden eskubide berberak aitortzea.
  • Gazteon emantzipaziorako alokairu sozial eta duinak.
  • Benetako lan aukerak eta lan partzial, ordu extra eta abarrekin bukatzea.

Greba orokorraren ardatzak aurkeztuta, ostegunean (eta aurretik) Antxon zer egingo den azaltzeari ekin diote. Baina gai bat nabarmendu dute: “Denok mobilizazioetan parte hartu ahal izateko zaintza lanak konpartitzera dei egiten dugu”.

Honakoak dira hurrengo egunetarako deialdiak Antxon:

  • Bihar (igandea), 18:00etan eta Kultur Etxean: Nosotras, mujeres de Euskalduna dokumentalaren proiekzioa.
  • Etzi (astelehena), 17:00etan, propaganda banatzeko gelditu dira Kultur Etxean.
  • Hilaren 28 eta 29an, 17:30ean, megafonia herritik pasako dute eta eskuorriak emango dituzte.
  • Hilak 30, greba orokor deialdiaren eguna: 06:00etan, Oiartzungo Alcampon, informazio piketeak antolatzeko geldialdia; 09:00etan, Antxotik informazio piketeak izango dira; 10:00etan, mobilizazioa; 10:45ean, Donostian egitekoa den manifestaziora joateko oinezko martxaren irteera, zutabe formatuan; 11:25, Irundik datorren auto karabana Antxotik pasako da, Donostiako manifestaziorantz joateko; 16:00etan, kafe autogestionatua; 17:00etan. mobilizazioa.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.