Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Adinekoentzako zerbitzuak biltzen dituen gida argitaratu du udalak

Adinekoentzako gida izango du lehenengoz Errenteria-Oreretak. Gaur aurkeztu dute, agerraldian, Eñaut Gracia Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak eta Javier Elberdin eta Joxe Mari Uria Duintasuna elkarteko ordezkariek. Izan ere, bi horien elkarlanaren emaitza da gida hori.

Elberdin, Gracia eta Uria gida eskuan dutela.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/01/28

Adinekoentzako gida izango du lehenengoz Errenteria-Oreretak. Gaur aurkeztu dute, agerraldian, Eñaut Gracia Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak eta Javier Elberdin eta Joxe Mari Uria Duintasuna elkarteko ordezkariek. Izan ere, bi horien elkarlanaren emaitza da gida hori. Uriak gidaren nondik norakoak azaldu ditu, eta horretarako, gogora ekarri du Duintasuna elkarteak zazpi urte luze daramala lanean Errenteria-Oreretan. Pentsio duinen aldarriak egin ditu ezagun hileko lehen astelehenetan egiten dituzten protesten bidez, baina ez dira horretara mugatzen, eta tartean, adinekoei begira herrian dauden errekurtsoen gida egitea beharrezkoa ikusi zuten. AFAGI alzheimerra dutenen senideen elkartearekin elkarlanean hitzaldiak antolatzen ditu .

Ez dela eskaera berria zehaztu du Uriak, “bost urte daramagu gida hori eskatzen udalari, herritarrek informazioa behar dutelako, eta udalak garden jokatu behar duelako”. Harago jo du Elberdinek, eta erantsi, gidak eskubideen gida behar zuela eta ez karitate gida, “izan ere ez da gauza bera pertsona batek jasotzen duena eskubidea dela jakitea, edota karitate kontua dela pentsatzea. Zerbitzu horiek eskubideak dira eta jendearen eskura izan behar dutela baliabide horiek uste dugu”.

Herritarrei, oro har, gizarte zerbitzuetara jotzea kosta egiten zaiela esan du, “menpekotasunagatik laguntzak eskatzera joateko edota etxebizitzan obrak egiteko laguntzen gaineko informazioaren bila joateko arazoak izaten dituzte. Horretarako eskubidea dute, eta eskubide horien gaineko informazioa hurbildu nahi genien”. Errekurtsoen nolabaiteko bilketa egin eta esku orria atera zuela Duintasuna elkarteak ekarri dute gogora, eta gizarte zerbitzuak jakinaren gainean jarri zituztela, “esku artean dugu gida orain, udalak eta Duintasunak elkarlanean landutakoa eta pozik gaude  administrazioa hurbildu delako herritarrengana”.

Interpelatuta sentitu zela udala azaldu du Graciak eta aitortu du ez dela erraza izaten adineko pertsonentzako zerbitzu zein  laguntzen ikuspegi globala edo ideia orokor argia izatea. Orain ikuspegi global hori bildu dute gidara. Ikuspegi asistentzialistatik harago doan gida da argitaratu dutena: “Gidan jasotzen direnak zerbitzuak dira, baina asko eskubideak dira eta pentsatu genuen derrigorrezkoa zela udalak jakinaraztea, horien berri ematea; urratsa egin beharra zegoen eta egin dugu”.  Datuak ere eman ditu Graciak: errenteriarren %25 65 urtetik gorakoak dira, 10.000 bat biztanle, eta horietatik 6.500 emakumeak.

Gidan zerbitzuak jaso dituzte, baina kultura eta kirolarekin lotutakoak ere, baita haien intereseko telefono zenbakiak ere. Honakoa, lehenengo edizioa dela, eta beste baliabide batzuekin egiten duten moduan, gida bera ere osatzen joango direla beharren arabera hurrengo edizioetan zehaztu du Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak. 3.000 ale ater dituzte guztira, eta herriko zortzi jubilatuen elkarteetan, udaletxean bertan eta Duintasuna elkartearen bidez banatuko dituzte. Webgunean ere zintzilikatu dute gida, nahi duenak bertatik eskura dezan.

Uriak agerraldia baliatu du udalerriko jubilatuen eta adinekoen egoitzak elkarlanera deitzeko: “Adinekoekiko gizartean dagoen pertzepzio ezkorra aldatzea ezinbestekoa da, bada adinekoekiko diskriminazioa eta aurre egin behar diogu”. Bidea adinekoen ahalduntzea dela esan du. Bakardadeaz ere mintzo da Duintasuneko kidea, eta adineko ugari egoera horretan aurkitzen direla nabarmendu du, “sarea sortu behar dugu auzo elkarteekin, saltokiekin, adinekoen bakardadeari aurre egiteko”.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.