Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia
U-30 GREBA OROKORRA

Greba batzordeak U-30eko egitaraua aurkeztu du

Greba batzordeak batzar irekia egin zuen atzo arratsean Herriko Plazan eta 50 lagunek egin zuten bat deialdiarekin. Besteak beste, osteguneko greba orokorrerako atondu duten egitarau zabala aurkeztu zuten, baita grebaren nondik norakoak azaldu ere.

Greba batzordearen agerraldia atzo, egitaraua jakinarazteko.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/01/28

Greba batzordeak batzar irekia egin zuen atzo arratsean Herriko Plazan eta 50 lagunek egin zuten bat deialdiarekin. Besteak beste, osteguneko greba orokorrerako atondu duten egitarau zabala aurkeztu zuten, baita grebaren nondik norakoak azaldu ere. Lau ardatzetan gauzatuko dutela protesta jakinarazi zuten: ostegunekoa, enplegu greba izango da, eta horren harira ohiko lanpostura ez joateko eskatu dute, ostegunekoa 24 orduko greba da; zaintza greba ere izango da ostegunekoa. 2018 eta 2019ko martxoak 8ak inflexio puntu garrantzitsuak izan direla emakumeentzat eta oro har bestelako mundu bat posible egin nahi duten guztiontzat nabarmendu zuten atzoko batzarrean, eta sistema produktibo eta erreproduktiboari planto egitera deitu dute, eremu produktibotik harago, bereziki emakumeen gain geratzen diren zaintza lanen grebara ere deitu dute. Jakitun dira zaintza lanak bermatu behar direla eta gerba orokorraren harira, zaintza zerbitzuak  kolektiboki antolatuko dituzte Merkatuzarren; pentsiodunen eta ikasleen greba ere izango da etzikoa, baita langabeena ere; azkenik, kontsumo grebara ere deitu dute eta hala, greba egunean ez kontsumitzea eta kontsumo ereduaren gaineko gogoeta egiteko deia luzatu dute.

U-30 sistemaren aldaketa “erradikala” bultzatzeko eta ofentsibara pasatzeko mobilizazio erraldoi moduan irudikatzen dutela ere azaldu zuen greba batzordeak atzoko agerraldian, “horregatik Euskal Herriko eskubide sozialen kartako kide garen eragile ezberdinon artean aldarrikapen taula sortu dugu, hiru ardatzetan oinarrituta: lana, pentsioak eta eskubide sozialak”. taula horretan azaltzen diren aldarrikapenak bururaino eramateko lan harremanetarako esparru propioa ezinbestekoa jo dute, baita sistema pentsio propioa ere, “aldaketa soziala gauzatu eta gure eskubideak bermatu ahal izateko, burujabetza eskatzen dugu, eta argi dugu gaurdanik urratsak egin daitezkeela norabide horretan”.

Eskaera zehatzak egin dituzte horren harira: ” EAEko eta Nafarroako erakundeei erabaki zehatzak har ditzaten eskatzen diegu, hala nola, bertako aurrekontuen bidez gutxieneko pentsioa 1.080 eurora igotzea; enplegu publikoan 1.2000 euroko gutxieneko soldata eta 35 orduko lan astea ezartzea; karta sozialak etxebizitza eta oinarrizko errentaren inguruan sustatutako herri ekimen legegileari bide ematea; edota lan arloko soldata arrakalaren, diskriminazioaren eta indarkeria matxistaren aurka aritzea”. Patronalei ere eskaera zehatza egin diete: “Aldarrikapen taulan azaltzen diren lan baldintzen gaineko eskaerak aintzat hartzea”.

Testuinguruari erreparatuta grebara ateratzeko arrazoirik ez dela falta esan zuten greba batzordeko kideek eta horretara deitu dituzte herritarrak, “kalera ateratzera borrokara” eta deialdiekin bat egiteko. Greba orokorraren aldeko oihuekin amaitu zuten bildutakoek agerraldia.

Honakoa Errenteria-Oreretako egitaraua, U-30erako

  • 06:00: Pikete informatiboak Mamutetik.
  • 08:00: Gosari kolektiboa Merkatuzarren.
  • 09:00: Kale bira Merkatuzarretik.
  • 11:q15: Auto karabana Zumarditik Donostiara.
  • 12:30: Herrialdeko manifestazioa Donostiako Artzai Onetik.
  • 14:30: Bazkari autogestionatua Merkatuzarren.
  • 16:00: Kale bira Merkatuzarretik.
  • 18:00: Manifestazioa Herriko Plazatik.
Erlazionatutako edukiaEtorkizuna eraikitzeko aliantzaU-30ko greba orokorrari babesa adierazi diote Oarsoaldeko pentsiodunek
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.