TAO tasa ordaintzeko epea zabalik da
Dagokien kuota ordaintzeko ordainagiririk ez dutenek Errenteriako Udalaren Zu! Arreta zerbitzura gertura daitezke ordainketa egin ahal izateko kopia bertan jaso beharko baitute.
TAO tasaren padroia onartu eta gero, haren gaineko kobraketa borondatezkoa egiteko epea zabaldu du udalak. Gaurtik hasi eta otsailaren 28ra bitartean ordaintzeko aukera izango da, biak barne. Helbideratutako ordainagiriak borondatezko epearen azken egunean kobratuko dituzte. Dagokien kuota ordaintzeko ordainagiririk ez dutenek Errenteriako Udalaren Zu! Arreta zerbitzura gertura daitezke astelehen, asteazken eta ostiraletan 07:30etik 15:00etara eta astearte eta ostegunetan 07:30etik 19:00etara, ordainketa egin ahal izateko kopia bertan jaso beharko baitute.