Euskaraldia aurkeztuko dute asteartean
Errenteria-Oreretan asteartean aurkeztuko dute euskararen aldeko ariketa. Merkatuzarrek hartuko du aurkezpen hori, 18:30ean, Kike Amonarrizek aurkeztuko du eta gakoak emango ditu Euskaraldi eder bat izan dadin.
1.850 ahobizi parte hartzen ari dira AsteBatZuk iniziatiban. Azaroan helduko da Euskaraldia, baina hari begira eta prestaketa egokia egin asmoz motorrak berotzen hasi dira. Errenteria-Oreretan asteartean aurkeztuko dute euskararen aldeko ariketa. Merkatuzarrek hartuko du aurkezpen hori, 18:30ean, Kike Amonarrizek aurkeztuko du eta gakoak emango ditu Euskaraldi eder bat izan dadin.
Horrenbestez, herritar guztiak deitu dituzte aurkezpen horretan parte hartzera; ondoren Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunearen egoitzan Labore elkartearen eskutik luntx ekologikoa dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
