Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Hezitzaile Eskolak lau saio eskainiko ditu

Haur eta nerabeekin lanean ari diren begiraleei beren jardunerako baliabideak ematea du helburu Hezitzaile Eskolak, eta horri begira lau saio prestatu ditu udalak.

Martin eta Gartzia gaurko agerraldian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/01/29

Haur eta nerabeekin lanean ari diren begiraleei beren jardunerako baliabideak ematea du helburu Hezitzaile Eskolak, eta horri begira lau saio prestatu ditu udalak. Gaur eman dute horren berri Maite Gartzia Hezkuntza eta Gazteria zinegotziak eta Bea Martin Gazteria dinamizatzaileak. Ikastaro guztiak larunbatarekin egingo dituzte, bi otsailean eta beste bi martxoan, euskaraz izango dira denak eta doakoak. Aurtengo berezitasuna, alderdi praktikoari emango dioten garrantzia izango dela zehaztu du Martinek.

Errenteria-Oreretan garrantzi handikoak diren haur eta nerabeen aisialdian eta hezkuntza prozesuan oinarrizko diren hainbat gairen inguruko bi saio monografiko antolatu ditu udalak; horien atzean, Hik Hasi egitasmoa.

Otsailaren 8an izango da lehen saioa: Kultur aniztasuna eta generoa gure herrietan. Apur bat harago gaia landuko dute. Gartziak nabarmendu duenez, azken hogei urtean kultur aniztasuna nabarmen areagotu da euskal gizartean eta hezkuntza sisteman, “aniztasun horren kudeaketa da une honetan arreta merezi duen alderdi bat, ekitateari, gizarte kohesioari eta elkarbizitzari begira”.

Aniztasuna generoaren gaiarekin gurutzatzen denean, zein egoera, galdera, zalantza agertzen dira? Zein dira gizartearen indar guneak eta erronkak? Galdera horien erantzuna bilatzen saiatuko dira otsailaren 29an Kultur aniztasuna eta generoa gure herrietan. Gogoeta batzuk partekatzen saioari esker. Amelia Barquinek gidatuko du saioa.

Martxoaren 21ean eta 28an izango dira beste bi saioak, Arremanitz kooperatibak gidatuta lehenengoa eta Esther Uriak gidatuta bigarrena. Aniztasuna eta parekidetasunaz arituko dira lehen saioan, eta antzerkia baliatuko dute berdintasuna eta aniztasuna lantzeko bigarrenean. Lau saioak 10:00etatik 13:00etara izango dira Merkatuzarren. Plazak mugatuak dira eta ezinbestekoa dute parte hartu nahi dutenek izena ematea; horretarako, posta elektronikora idatzi edota 943 449 606 telefono zenbakira dei dezakete. Taldea osatzeko hamar laguneko gutxieneko partaide kopurua izango da beharrezkoa.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.