Hiru auto eta kamioi baten arteko istripua izan da GI-636 errepidean
Gi-636 errepidea moztuta dago Donostiarako norabidean hiru autok eta kamioi batek istripua izan ostean. 07:30ean izan da istripua, eta Segurtasun Sailak jakinarazi duenez ez dago zauriturik, txapa istripua izan da. Hala ere, istripua gertatu denetik moztuta dago errepide hori Errenteria-Orereta parean Donostiarako norabidean eta trafikoa Pasai Antxotik desbideratzen ari dira.
