[Bideoak eta galeria] Kaleetan aldarrikapenak nagusi
Informazio piketeak industriaguneetatik herrietara joan dira. Grebaren eragina nabaritzen hasi da.
Pasaiako Portuko langileen elkarretaratzea. Herrietan goizerdian egingo diren mobilizazioen zain, industriaguneetan zentratu da batez ere grebalarien zeregina goizean zehar. Lehen balorazio moduan, Oiartzungo, Errenteriako eta Lezoko (lantegien %60 itxita) industrialdeetan jarraipena zabala izan da. Pasaiako portuan eragina nabaria da; Irunen, enpresa handietan gehiago egin dute bat grebarekin, txiki eta ertainetan baino. Jada herriko kaleetan daude informazio piketeak.
Ekialdebuseko zenbait linea martxan dira (09:00etatik informazioa), eta goizean goiz topoaren zerbitzua etenarazi dute Hendaian. Ikastetxe ia guztiek ateak itxi egin dituzte. Udaletako jarduna aurreikusten da (batez ere Oarsoaldeko udaletan) eten egingo dela grebagatik.
Goizeko informazioa osatzen joango da HITZA.
- Goiz-goizeko batzarra Alcampon.
- Herri gosaria Oiartzungo udaletxean.
- Herri gosaria Errenteria-Orertan.
- Oiartzungo taberna-jatetxe bat, itxita.
- Informaziko piketea Errenteria-Oreretan.
- Topoa blokeatu dute goizean Hendaian.
- Piketea, Irungo Gabiria industrialdean.
- Lezoko plazan, grebalariak.
- Antxotik, Donostiarako martxa.










