Emakume espetxeratuen ikerlanen bilduma aurkeztuko dute Mikelazulon
'Argi-izpiak txantxarren artean. 14 begirada kartzela feminismotik birpentsatzeko' lana aurkeztuko dute. Hainbat egilek sortutakoa da.
Argi-izpiak txantxarren artean. 14 begirada kartzela feminismotik birpentsatzeko liburuaren aurkezpena jasoko du bihar (otsailak 1, larunbata) Mikelazulok. 12:00etan hasiko da aurkezpena. Askoren artean osatutako lana da, eta aktibismotik zein akademiatik, emakume espetxeratuek bizitzen dutena azaleratzeko asmoa du ikerketa bildumak, espetxe sistemak haiengan duen eraginaz ari da, alegia.
Aurkezpenean hainbat egilerekin solasaldia partekatzeko aukera egongo da, eta gainera, musikak lagunduko du bilkura. Mokaduak ez dira faltako.
Liburuaren aurkezpenagatik, goizez bakarrik egongo da zabalik bihar Mikelazulo (10:00-14:00).