[Galeria eta bideoa] Antxotarrak, berriz ere, kalean
Ehunka izan dira gaur arratsaldeko mobilizazioan parte hartu duten antxotarra, segurtasun eske, eta barruti hobe baten eske.
Antxotarrak kalera atera dira gaur arratsaldean, berriz ere segurtasuna eskatzeko, eta “Antxo jasaten ari den utzikeria” salatzeko. Zaratatsua izan da barruti osoa zeharkatu duen martxa, eta jendetsua. Gure Zumardian hasi da oihurik gabeko eta zarataz bateriko manifestazioa, eta bertan bukatu da. Tartean, Eskalantagi kaleko 44. sotoan egin dute geldialdia herritarrek. Bertako lehen solairuko etxebizitza jada hustu dute okupatua zutenek, eta etxebizitzako balkoian esker mezua jarri dute jabeek, pankarta moduan.
Mobilizazioaren bukaeran hitza hartu dutenek nabarmendu dute garrantzitsua dela auzo elkartea sortzea, barrutiak dituen arazoak bideratzea errazagoa izango baita, dagokion erakundeen aurrean, edo bestelako esparruetan. Antza, sortzeko bidean da auzo elkartea. Aldi berean, Eskalantegi 44ko bizilagunek hartu dute hitza. Eskerrak eman dizkiete antxotarrei, uste dutelako epaitegiek edo poliziak egin dutena baino askoz eragin gehiago izan duela herritarrek egindako lanak astebetean. Hunkituta hitz egin dute bizilagunek. Txalo zaparrada jaso dute.
Momentuz, ez dute bestelako mobilizaziorik aurreikusi antxotarrek. Aurrerago ikusiko dute kaleko bidearekin jarraitu ala ez.
Argazkiak Carrerarenak eta HITZArenak dira.