Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

[Galeria] Pasaiako kirola eta jarduera fisikoa, gala batean

Donibaneko Juanba Berasategi aretoan egindako ekitaldian, herriko kirol baliabideen eta kirolari nabarmenen berri eman zen.

Galaren bukaerako talde argazkia.
Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2020/01/31

Pasaiako Kirol Galaren hirugarren ekitaldia egin zuten asteazkenean Donibaneko Juanba Berasategi aretoan. Bete egin zen. Luisma Laboa kazetariak gidatutako saioan, 2019an Pasaiako kirol elkarte eta norbanakoek lortutako lorpenak aitortu egin zituzten. Aldi berean, udalak herritarren eskura kirol alorrean deituen zerbitzuak gogorarazteko tartea izan zen. Beste hainbat aipamen berezi ere egin zituzten.

Hasteko, hainbat aurkezpen eta azalpen egin zituzten ekitaldian. Hala, Pasaiako Badia Aktiboa estrategiaren aurkezpena eta horren barruan dauden programen azalpena eman zen: Jarduera Fisikoa eta Kirol Orientazio Zerbitzuaren ibilbidea, nahiz Etxean Bizi eta Heldufit egitasmoen aurkezpena, besteak beste. Tipi-Tapa ekintzek aitortza izan zuten, eta bertako partaideei aitortza egin zitzaien. Gainera, PKB Pasaia Badia Kirol Klubak hasitako bidea azaldu zuten. Bizikleta mugikortasunaren gainean egindakoak ere azalduko zituzten: BiziBadia mailegu sistema, eta bizikletan ikasteko ikastaroaren informazioa.

Horren ondoren, hainbat kirolariri errekonozimendua egin zitzaien.

  • Pasaia Kayak taldearen errepasoa egin, eta Ion Carballori aitortza egin zitzaion.
  • Pasai Donibane-Koxtape arraun taldeko Haurren Mailako taldeari aitortza egin zitzaion, Gipuzkoa, Euskadi eta Espainiako txapeldun izateagatik.
  • Donibane Eskubaloia kirol elkarteko Senior eta Kadete mailetako taldeei aitortza egin zitzaien, Gipuzkoako Kopa irabazteagatik.
  • Antxotarrak Lasterkari Taldeko kide Edurne Jauregiri eta Ana Cruz Oyarzabali aitortza egin zitzaien, Kirolprobak Ligan irabazle izateagatik.
  • Pasaiako Trintxer Hockey Taldeari aitortza egin zitzaion, 50. urteurrenagatik.
  • Pasaitarrak izanik, udalerrikoak ez diren elkarteetan aritzen diren kirolari nabarmenduei ere egin zitzaien aitortza. Hala, Irene Paredes Atletico San Sebastian taldeko softbol jokalariaren bideari aitortza egin zitzaion, baita Airam Ramirez antxotarrari ere: kulturismo naturalean Espainiako Txapeldun izan da, eta Munduko Txapelketan parte hartu zuen.

Ekitaldia bukatzeko, Pasaiko alkate Izaskun Gomezek hizketaldia eman zuen. Nabarmendu zituen Pasaiako kirol elkarte eta norbanakoen zeregina eta herriari egiten dioten ekarpena, eta eredu direla herritarrentzat. Aldi berean, Oarsoaldeko Eskola Kirola egitasmoaren jardunari gorazarre egin zion.

Jarraian, halako hainbat irudi.

Pasaiako Kirol Gala
Pasaiako Kirol Gala
Pasaiako Kirol Gala
Pasaiako Kirol Gala
Pasaiako Kirol Gala
Pasaiako Kirol Gala
Pasaiako Kirol Gala
Pasaiako Kirol Gala
Pasaiako Kirol Gala
Pasaiako Kirol Gala
Pasaiako Kirol Gala
Pasaiako Kirol Gala
Pasaiako Kirol Gala
Pasaiako Kirol Gala
Pasaiako Kirol Gala
Pasaiako Kirol Gala
Pasaiako Kirol Gala
Pasaiako Kirol Gala
Pasaiako Kirol Gala
Pasaiako Kirol Gala
Pasaiako Kirol Gala
Pasaiako Kirol Gala

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.