Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Goiatz Labandibarrek eta Aitor Kaltzakortak Pasaia Hiria saria jasoko dute hilaren 13an

Kaltzakortaren 'Euria zara-zara' eta Labandibarren 'Interpretazioak G minorrean' olerkiengatik jasoko dute saria bi idazleek.

Goiatz Labandibar oiartzuarrak jasoko du Pasaia Hiria lehiaketaren bigarren saria.
Pasaia
2020/01/31

Pasaia Hiria-Xabier Portugal poesia lehiaketako sariak jasoko dituzte Aitor Kaltzakorta eta Goiatz Labandibar idazleek, hilaren 13an (osteguna), Trintxerpeko liburutegian 19:00etan. Euria Zara-Zara poema sorta bikainagatik eramango du Kaltzakortak sari nagusia. Bigarren saria ordea, oarsoar batek eramango du, Goiatz Labandibar Arbelaitz Oiartzuarrak, Interpretazioak G minorrean lanagatik.

Irabazleen izenak, ez dira albiste, 2019ko urrian ezagutzera eman baitziren irabazleak. Sariak ordea, otsailaren 13an banatuko dira. Olerkigintzarekin bat egiteko aukera polita izango dute herritarrek, saridunek haien lanen pasarteak irakurriko dituzte eta.

Pasaia Hiria-Altamira Puente, hau da, gaztelaniazko saileko irabazleen sariak ere 13an banatuko dira. Rosa Maria Rubio Getxoztarrak eta Badajozko Francisco Serranok  jasoko dute saria. Rubioren Quien anda en la playa eta Serranoren Tu otro nombre dira saritutako lanak. Elena Roman Jesus Maria Corman eta Felix Marañak osatu dute epaimahaia.

Pasaiako Udalak emandako sari ekonomikoaz gain, bi liburu argitaratuko dituzte saritutako poesia obrekin, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz. Pasaia Hiria poesia saria 1980. urtean sortu zen Antxon, Altamira Puente liburuzainaren gidaritzapean. Ordutik, urtero eman dituzte poesia sariak, Pasaiako Udala sustatzaile nagusia izan delarik. Irakasle, idazle, zinegotzi eta alkate izandako Xabier Portugal izan zuen laguntzaile Puentek urte askoz. Sustatzaile izateaz gain, parte hartzailea ere izan zen hainbatetan Portugal.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.