Loteriak 30.000 euro utzi ditu Antxon
00948a izan da txartel irabazlea eta Pasai Antxoko Txiribin Txaraban paper dendan saldu zen.
Norbaitek hasiera ezin hobea emango dio asteburuari, izan ere, atzo jokatutako loteriako lehen sariaren parte bat Antxon geratuko da. 00948 izan da zenbaki sariduna eta irabazleak 30.000 euro eramango ditu. Pasai Antxoko Nafarroa etorbidean kokatuta dagoen Txiribin Txaraban dendan saldu zen kupoi sariduna.