PSE-EE: "Gure egoitzak jaso duen erasoa salatu nahi dugu"
Atzoko grebaren testuinguruan Errenteriako PSE-EEren egoitza "eraso" zutela salatu du alderdi sozialistak. Prentsa ohar baten bidez Morrongilleta kaleko 12. zenbakian kokatuta dagoen egoitzan pikete informatiboek pintadak egin eta petardoak jaurti zituztela esan du, eta gogor salatu.
Grebaren egunean herriko etxean egindako pintaketa. Argazkia: PSE-EE Atzoko grebaren testuinguruan Errenteriako PSE-EEren egoitza “eraso” zutela salatu du alderdi sozialistak. Prentsa ohar baten bidez Morrongilleta kaleko 12. zenbakian kokatuta dagoen egoitzan pikete informatiboek pintadak egin eta petardoak jaurti zituztela esan du, eta gogor salatu. Herriko Etxearen paretan honakoa irakur daiteke: Zuen gobernua, gure miseria—gazteleraz idatzia— eta horrekin batera beren egoitzara zuzendutako hainbat petardo jaurti zituztela erantsi du Jose Angel Rodriguez PSE-EEko bozeramaleak.
Piketeetan parte hartzen ari ziren hainbat pertsona tabernara sartu zirela erantsi du, “mehatxuka” lanean ari ziren tabernariei, bezeroei eta bertan ziren zinegotziei.
Udalerrian barrena egoera hori errepikatzen ari dela erantsi du Rodriguezek, “piketeen jazarpena izugarria da, jarrera intolerantea, errespeturik gabekoa eta bortitza da. Pintaketak egiten eta petardoak botatzen aritu dira, beren grebarekin bat egin ez dutenak presionatzeko, indarrez ixteko saltokiak eta tabernak, lan egin nahi duten pertsonen eskubideak errespetatu gabe; salagarria, deitoragarria eta lotsagarria da”.
Piketeetan parte hartu duten pertsonen artean, “jende esanguratsua eta herrian ezaguna dena” ikustea penagarritzat jo du: “bizilagunak presionatzen eta jazartzen ari ziren errespetatu gabe horiek dituzten eskubideak. Egoera horrek zalantzan jartzen du elkarbizitzan, benetan, aurrera egin dugun”.
