Santa Ageda bezperako kopletan, Errenteriako egunerokoaren errepasoa
Lekuonako kulturgunea nahiz Errenteriaren 700. urteurrena landuko dituzte koplaka. Xabier Obeso margolaria omenduko dute.
Herritar oroko parte har dezake Santa Agedako koplen biran. Urtero moduan, Santa Ageda bezperako koplek ez dute hutsik egingo Errrenteria-Oreretan. Ereintza elkartearen eskutik, hilaren 4an (asteartea) aterako dira kalera koplaka herriaren errepasoa egiteko. Izan ere, kopla horietan Xabier Obesori esker ona azalduko diote, eta Lekuonako kulturgunea nahiz Errenteriaren 700. urteurrena izango dituzte gogoan. 18:15an gelditu dira, ondoren herriari bira emateko. Ekitaldi irekia da, nahi duen guztia ager daiteke.
Koplari taldearen zuzendari Xabier Vesga izango da. Ereintzako txistulariek, Doike taldeko soinujoleek eta Amaia Agirre bertsolariak (koplari gisa) parte hartuko dute. Aurtengo bertsoak Xenpelar Bertso Eskolako Mikel Ugaldek, Julian Albisturrek eta Sabin Irastorzak prestatu dituzte.
18:50an egingo dute lehen geldialdia Foru plazan, Xenpelarren eskulturaren aurrean. Hortik Leku Zarrara joango dira, bidea jarraitu eta Mikelazulora iristeko: han, Xabier Obeso margolaria omenduko dute. Aurreikuspena da 19:40an egitea hurrengo geldialdia Xibero parean, handik Donosti sagardotegi aldera joateko (20:00). Zumardia zeharkatu ondoren, Irrintzin izango dira 20:20an. Martxa 20:45 inguruan bukatuko dute, Kontzejupean.
