Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

[Bideoa eta Galeria] Kalean jarraituko dute bizitza duinen alde

Pozik, U-30eko greba orokorraren gaineko balorazio ezin hobea eginda, indarberrituta itzuli ere Gabonetako etenaldiaren ostean.

Duintasuna berriro atera da kalera.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/02/03

Kalera atera dira, beste behin ere, jubilatu eta pentsiodunak gaur. Hileko lehen astelehena izanik, eta beren eskaerak bete gabe jarraitzen dutenez, kalea hartu du berriro pentsio duinen aldeko aldarriak. Pozik, U-30eko greba orokorraren gaineko balorazio ezin hobea eginda, indarberrituta itzuli ere Gabonetako etenaldiaren ostean.

11:00etan elkartu dira Herriko Plazan eta greba orokorraren gaineko balorazioa eginez hasi dute gaurko protesta, eta herria zorionduz pasa den ostegunean “eman zuen erantzun eredugarriagatik”. Hori berresteko datu bat eman du Duintasuna jubilatu eta pentsiodunen elkarteak, arratsaldeko Errenteria-Oreretako manifestaziora 4.000 lagunetik gora batu ziren. Aurrerantzean bidea zein den argi dute, “borrokan segitzea orain arte bezalaxe, irabaziko dugulako”, eta horretara deitu dituzte herritarrak. Osteguneko mobilizazio orokorrarekin urrats handia egin dutela sinistuta azaldu da gaur kalera Duintasuna, eta gogor salatu agintariek “entzungor jarraitzen dutela” eta “mespretxuz” erantzun diotela grebari, “harroputz eta handi ustez”: “Alde batetik Eusko Jaurlaritza, bere polizia, telebista, multinazionalak, bankuak, Iberdrola,  herriarentzat hondamendia den liga hori, eta herria, gehiengo soziala, gehiengo sindikala, gazte, feminista eta ikasleak. Intoxikazio kanpainak eragina izan du, baina gehiengo soziala indarrez atera da maratoi borroka honetara. Urduri daude, porrota beraiena delako, ez direlako gauza pentsiodunen eta gizarte honen arazoak konpontzeko; hori bai porrota eta iruzurra”.

Osteguneko greba orokorrak, milaka lagunen kezka piztu zuela esan dute, “denek onartu dute egindako eskaerak justuak eta arrazoizkoak direla, baina ez dakigu zein erantzun eman duten, ez dagoelako erantzunik, milaka eta milaka lagunek egin ditugun eskaera horiei”. Pentsioei ezarritako %0,9ko igoerak ez dituela pentsiodunen “ilusioak eta beharrak” asetzen salatu dute gainera, “KPIa %1,2 igo da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, pentsioetan egindako igoeraren gainetik”.

Mikrofonoa zabaldu dute, eta bertan parte hartzen ari zen lagun batek hartu du hitza. Ostegunekoa, historikoa izan zela esan du, eta pentsiodunek sindikatuekin ez dutela nahastu behar esaten dutenei kontra egin die, “greba batzordeetan hartu dugunok badakigu zein garrantzitsua izan den elkarlanean aritzea, gazteak, feministak, langileak, prekarioak, sindikatuak eta pentsiodunak. Elkarlan hori da bidea. Lehnengoz, eskaera ezberdinak batu dira greba batean, eta horren bueltan sektore ezberdinak biltzeko gaitasuna izan dugu”.

Lehen bataila irabazita dutela esan dute, baina jakitun dira bide luzea dutela oraindik ere aurretik, eta borroka bidea dela aukera bakarra, “borrokan jarraituko dugu gure helburuak lortu arte, bizitza duina, gutxieneko pentsioak 1.080 eurokoak, eta soldatak gutxienez 1.200 eurokoak erdietsi arte. Atzera pausurik ezin dugu eman, borrokan jarraitu behar dugu, irabaziko dugu eta”.

Duintasuna 2020ko otsaila
Duintasuna 2020ko otsaila
Duintasuna 2020ko otsaila
Duintasuna 2020ko otsaila
Duintasuna 2020ko otsaila
Duintasuna 2020ko otsaila
Duintasuna 2020ko otsaila
Duintasuna 2020ko otsaila
Duintasuna 2020ko otsaila
Duintasuna 2020ko otsaila
Duintasuna 2020ko otsaila
Duintasuna 2020ko otsaila
Duintasuna 2020ko otsaila
Duintasuna 2020ko otsaila
Duintasuna 2020ko otsaila
Duintasuna 2020ko otsaila
Duintasuna 2020ko otsaila
Duintasuna 2020ko otsaila
Duintasuna 2020ko otsaila
Duintasuna 2020ko otsaila
Duintasuna 2020ko otsaila
Duintasuna 2020ko otsaila
Duintasuna 2020ko otsaila
Duintasuna 2020ko otsaila
Duintasuna 2020ko otsaila
Duintasuna 2020ko otsaila
Duintasuna 2020ko otsaila
Duintasuna 2020ko otsaila
Duintasuna 2020ko otsaila
Duintasuna 2020ko otsaila
Duintasuna 2020ko otsaila
Duintasuna 2020ko otsaila
Duintasuna 2020ko otsaila
Duintasuna 2020ko otsaila
Duintasuna 2020ko otsaila
Duintasuna 2020ko otsaila
Duintasuna 2020ko otsaila
Duintasuna 2020ko otsaila
Duintasuna 2020ko otsaila
Duintasuna 2020ko otsaila
Duintasuna 2020ko otsaila
Duintasuna 2020ko otsaila
Duintasuna 2020ko otsaila
Duintasuna 2020ko otsaila
Duintasuna 2020ko otsaila
Duintasuna 2020ko otsaila
Duintasuna 2020ko otsaila
Duintasuna 2020ko otsaila
Duintasuna 2020ko otsaila
Duintasuna 2020ko otsaila
Duintasuna 2020ko otsaila
Duintasuna 2020ko otsaila

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.