Trintxerpetarrak kalera aterako dira Santa Ageda bezperan

17:00etan hasiko dira Santa Ageda bezperako ospakizunak Trintxerpen.
Trintxerpetarrak Santa Ageda eskean aterako dira bihar (asteartea). Trintxerpeko Jai Batzordeak eman du ekintzaren berri; herriko kaleetan bat egingo dute Pasaiako Udal Euskaltegiko ikasle eta irakasleek, Pasaiako Musikaleko ikasle, trikitilari eta abesbatzan eta txistulariekin batera. Gainera ezusteko txiki bat prestatu dute, Maddalen Arzallus eta Julio Soto bertsolariak ere, Trintxerpen izango dira eta. Hitzordua 19:00etan jarri dute, Gudarien plazan.
