'El hoyo' OzZinemaren proposamena hilaren 18rako
Proposamen erradikala dela film hori esan dute antolatzaileek, genero zinemaren adibide handia.
OzZinema Zineklubak proposamen berria dakar hilaren 18rako, El hoyo filma. Proposamen erradikala dela film hori esan dute antolatzaileek, genero zinemaren adibide handia. Galder Gaztelu Urrutiak zuzendutako filma da, bere ibilbideko lehen film luzea, film laburren eta publizitatearen zuzendaritzan esperientzia zabala izan ondoren, eta gidoilariak berriz, David Desola eta Pedro Riviero dira. Produkzioaren ardura berriz, Basque Filmsek hartu du.
El Hoyo filma hiru Goya sarietarako proposatu dute: gidoi original onenaren sarirako, zuzendaritza berria onenaren sarirako, eta efektu berezi onenetakoen sarirako. Azken kategoria horretan eskuratu zuen saria filmak. Gainera, Torontoko jaialdiko publikoaren saria jaso du, eta Sitgesen beste lau: pelikula onena, zuzendari berri onena, efektu berezi onenak eta publikoaren saria. Zuzendariaren hitzetan, El Hoyo filmak, metafora erres baten bidez, ikuslea elkartasunaren muga eta dimentsioekin aurrez aurre jartzea bilatzen du.
Saioan, Yago Garbizu filmaren zuzendariaren laguntzaileak parte hartuko du aurkezpena egiteko zein amaierako solasaldian.
Hilaren 18an, asteartearekin, izango da emanaldia, 19:30ean eta sarrerak 4 euroan eros daitezke.