'Elikadura osasungarria' tailerra abiatuko dute bihar
Elikadura osasungarria tailerra hasiko dute bihar, Jone Mendarte dietistaren eskutik. Zortzi saio egingo dituzte guztira, apirilaren 1ean azkena eta guztiak Xenpelar Etxean izango dira 10:30ean hasita.
Biharko saioa: Jaten duguna gara. Hurrengo hitzordua, berriz, hilaren 19an izango da, Gaur egungo elikadurak gaixotu egiten gaitu goiburuarekin. Hileko azkena, 26an izango da: Azukrea eta gozagarriak.Martxoan lau saio egingo dituzte, trans gantzak hesteetako osasuna, sedentarismoa eta osasuna indartzeko gakoak emateko, martxoaren 4, 11, 18 eta 25ean hurrenez hurren.
Apirilean izango da azken saioa, 1ean, gaia berriz honakoa, Osasuntsu erosi eta kozinatu.