Euskal Ligako eskuz binakako partidan, garaipena EPLErentzat
Eskuz binakako partida serioa jokatu zuten Adonisek eta Aranburuk, eta garaipena lortu zuten Amurrioko Landaluze eta Gonzalezen aurka (22-16).
Joan den ostiralean Agustina Otaola pilotalekuan jokatutako Euskal Liga partidetan, garaipena eskuz binakakoan eta porrota larruzko paletan EPLEko pilotarientzat. Eskuz binakako partida serioa jokatu zuten Adonisek eta Aranburuk, eta garaipena lortu zuten Amurrioko Landaluze eta Gonzalezen aurka (22-16).
Ez zen emaitza errepikatu liga bereko Larruzko Paletan. Ohorezko Mailan aritu ziren Eiheramendi eta Yorelek ez zituzten mendean hartu Soraluze eta Alkorta, eta 32-35 utzi zuten markagailua. Jardunaldi bat falta den arren, finalerdietarako lehian sartu dira; eskuz binakakoan, berriz, Irurtzunen aurkako ligaxkako azken partida irabazi behar dute finalerdietarako lehian sartzeko.
Udaberri Txapelketari dagokionean, erraz gailendu ziren Lehen Mailako Gomazko Paletan Batzokiko Txoperena eta Ormaetxea; 25-11 utzi zuten markagailua Zarautz 3ren aurka. Errendimendu Mailari dagokionean berriz, Aitor Etxeberria EPLEko pilotariak, ezin izan zuen Malerreka torneoko finalean sartu; Intxurre klubeko Elolarekin batera arituz en eta 7-18 galdu Gaztañaga eta Berozen kontra. Guztira bederatzi garaipen, eta zortzi porrot modalitate eta maila guztietan. Emaitzak, hemen.