Lezoko otsaileko kantu jira, larunbatean
Kantu jira 12:30ean abiatuko da, Aiton Bordatik. Abestiak Aiton Bordan bertan, Aizpea ostatuan eta Tomas Garbizu musika eskolan eskura daitezke.
Lezoko kantu jira. Lezoko kanti jirak irteera egingo du larunbatean, urteko bigarrena, sasoiko seigarrena. 12:30ean elkartuko dira Aiton Bordan herria euskarazko kantuekin beteko dutenak. Abestien kopiak Aiton Bordan, Aizpea ostatuam eta Tomas Garbizu Musika Eskolan daudela oroitarazi dute antolatzaileek.
Honakoak dira abestuko dituztenak: Marinelaren bakardadea, Non geratzen de denbora, Xur-xuri, Txoria-txori, Euskararen txantxangorriaren kanta, Aldapan gora, Itsasoa gara, Xalbadorren heriotzean, Arratsalde honetan, eta Lau teilatu.
