Posta bidez botoa emateko bulegoa zabaldu du PSE-EEk
Bertan posta bidezko botoa bideratzen lagunduko diete bertaratzen direnei, bihartik hasi eta martxoaren 26ra bitartean. Bulegoaren ordutegia: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Eusko Legebiltzarreko Hauteskundeak apirilaren 5ean izango direla iragarri zuen Iñigo Urkullu Lehendakariak atzo. Horren harira, eta mahaira bozkatzera joateko aukera izango ez dutenentzako bulegoa zabaldu duela Herriko Etxean jakinarazi du Errenteriako PSE-EEk. Bertan posta bidezko botoa bideratzen lagunduko diete bertaratzen direnei, bihartik hasi eta martxoaren 26ra bitartean. Bulegoaren ordutegia: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Gaixorik edota elbarri dauden pertsonek, gainera, etxetik bozka dezaketela gogorarazi du PSE-EEk notarioaren bidez, eta horren gaineko informazioa ere zabalduko dutela ireki duten bulegoan jakinarazi du. Telefonoz ere emango dute informazioa; horretarako, 943 51 99 99 telefono zenbakira deitu behar dute interesdunek.