San Markoko Igoera, apirilaren 26an 11,6 kilometroko bidearekin
San Markoko Igoeraren edizio berri bat antolatu du Errenteria Atletismo Taldeak apirilaren 26rako. Izena emateko aukera zabalik dago dagoeneko.
San Markoko Igoeraren edizio berri bat antolatu du Errenteria Atletismo Taldeak apirilaren 26rako. Azken urteetako bide berberari eutsi beharko diote lasterkariek, 11,6 kilometrokoa: Herriko Plazatik (udaletxe ondotik) abiatu, eta San Markoko gotorlekuan bukatuko dute bidea partaideek (behean planoa).
Izena emateko epea zabalik dago Kirolprobak plataformaren webgunean. Izen emateek 15 euroko prezioa dute. Bertan, gainera, probaren xehetasunak daude, araudia eta bestelakoak.
Iazko edizioan, Lurdes Oiartzabal lezoarra eta Mikel Albeniz donostiarra izan ziren probaren garaileak.