Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Hasi dira jolasean

Inauteriak ate joka dira, eta astebete falta denean aurkeztu dute atondu duten jai egitaraua, aurten jolas eta jokoetan oinarrituta, herritarrek aukeratu bezala. Indar berezia jarri dutela esan dute aurkezpenean, herritar guztien gozamenerako egitaraua antolatzeko.

Atzo arratsaldean aurkeztu zuten inauterien egitaraua. Argazkia: Herri Bizia
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/02/13

Jolastuko gara? Hori atzo Inauterietako jai batzordeak herritarrei luzatu zien galdera. Izan ere, inauteriak ate joka dira, eta astebete falta denean aurkeztu dute atondu duten jai egitaraua, aurten jolas eta jokoetan oinarrituta, herritarrek aukeratu bezala. Indar berezia jarri dutela esan dute aurkezpenean, herritar guztien gozamenerako egitaraua antolatzeko.

Astebete falta bada ere inauterietarako, larunbatean helduko dira kaldereroak mozorro festa iragartzeko, eta Iñude eta Artzainen desfilearekin amaituko dira, martxoaren 1ean. Egitarauaren barruan, lau hitzordu nabarmendu zituen atzo jai batzordeak. Inauterien hasiera izan da horietako lehena; hilaren 20an (osteguna) 20:00etan hasiko da festa Herriko Plazan egingo duten ekitaldi bereziarekin. Azerikoren lagunek, Asteme, Oilarqueen eta Katuko udaletxeko balkoira irtengo dira jaiari hasiera emateko. Azeri dantza koloretsua izango da ondoren. Bigarren hitzordua, Larunbat Inauterian sortuko duten Herri Jolasgunea. Herri bazkariaren ostean, haur, gazte zein helduek kalean jolasteko aukera izango dute. Horretarako Herriko Plazan, Foru plazan, Zumardian eta Xabier Olaskoaga plazan hainbat jolas izango dira 16:30etik aurrera arratsalde osoan zehar. 18:30etik aurrera, berriz, photocalla izango da udaletxeko arkupetan.

Tabernen arteko mozorro lehiaketa da aipatu duten beste ekintza. Aurten ere herriko hainbat tabernek hartuko dute parte mozorro lehiaketa horretan jolas eta jokoen gaia oinarri hartuta eta ditu talde batek erabakiko du zein den irabazlea; gaiaren lanketa, originaltasuna, elementu ezberdinen diseinua, eta tabernaren girotze lana izango dituzte horretarako kontuan.

Konpartsen aurkezpena da hutsik egin ezin den ekintzetako bat batzordearentzat. Hilaren 21ean, ostiralarekin, egingo dute 19:30ean hasita Galtzarabordako kiroldegian: Txasiss, Odissey, Eureka, Boveda, Danza-rin, Showtime, Furius, Titanes, Activadance eta Coco Dancek hartuko dute parte. Aurkezpen horretarako 1.200 sarrera izango dira salgai Niessen Kulturgunean hilaren 19an (asteazkena); horietatik 900 goizez salduko dira 09:00etatik 13:00etara Kulturguneko leihatilan eta Galtzarabordako kiroldegiko tabernan. gainontzeko 300 sarrerak, arratsaldez 17:00etatik 20:00etara leku berean.  Sarreren prezioa 1 eurokoa da eta pertsona bakoitzak lau eros ditzake gehienez.

Egitarau osoa biltzen duen esku orria gaurtik dago eskura udal eraikin publikoetan eta turismo bulegoan, baita formatu digitalean ere. Herri Bizia webgunean gainera,  inauterietako argazki bilduma argitaratuko da egunero.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.