Fanderiako 11 zuhaitz ordeztuko dituzte segurtasun arrazoiengatik
11 makal kentzeko lanak hasiko ditu udalak aste honetan Dolores Ibarruri zumardian, eta horien ordez, beste zuhaitz batzuk aldatuko ditu udaberrian eremu berean.
11 makal kentzeko lanak hasiko ditu udalak aste honetan Dolores Ibarruri zumardian, eta horien ordez, beste zuhaitz batzuk aldatuko ditu udaberrian eremu berean. Erabakia, udaletik kanpoko enpresa batek egindako txostena aztertuta hartu du udalak; txosten horretan makalak moztu eta ordezkatzea gomendatu dute herritarren segurtasuna bermatzeko: “Batetik dituzten urteengatik beheraldia datorkie, eta bestetik, arbolen inklinazioa eta egur oso hauskorra dutela da kontua, eta arriskutsua ondorioz”.
Berdeguneen garrantziaz jakitun dela esan du udalak, eta ahalik eta zuhaitz gutxien kentzearen aldeko, eta horrenbestez, ale berriak aldatuko ditu udaberrian erretiratutakoak ordezteko. Gereziondoak, arteak, kakiak eta udareondoak jarriko ditu.
Gaixotu eta ihartu diren zuhaitzak kendu eta berriak aldatzen hogei urte daramala Parke eta Lorategietako azpi sailak esan du udalak, eta lan horiek, neguan egiten dituztela, “horretarako auzoz auzo joaten dira zuhaitzen osasunari arreta jarriz”.