'Iktus Kodea', prebentzioa sustatzeko
Hitzaldia antolatu dute asteazkenean, 18:00etan, Reina aretoan. Edurne Uranga doktoreak emango du hitzaldi hori.
Iktusaren gaineko hitzaldia antolatu dute asteazkenean Reina aretoan 18:00etan hasita. Edurne Uranga doktoreak emango du Iktus kodea hitzaldia, eta udaleko Gizarte Zerbitzuetako sailak antolatu du AGIAC Gipuzkoako Antikoagulatuen Elkartearekin elkarlanean, eta iktusaren inplikazioak eta prebentzio aukerak hobeto ezagutaraztea du helburu.