Ingurumen jarduerak garatzeko diru laguntza deialdia zabaldu du udalak
Proiektuak eta proposamenak aurkezteko azken eguna martxoaren 12a izango da.
Iraunkortasun, Ingurumen eta Landa Garapenaren inguruko ekintzak gauzatzeko diru laguntza esaketzeko epea zabaldu du udalak. Hartzaileak irabazi asmorik gabekoe lkarte eta erakundeak dira, eta diruz lagunduko diren iniziatibak, berriz, honakoak: dibulgazio kanpainak, jardunaldiak antolatzea, tailerrak eta azterlanak; bioaniztasuna, energia, hondakin, kutsadura, landa garapen alorreko proiektua eta ekintzen garapena; herritarren parte hartzea, iraunkortasunezko garapena ezartzea eta tokiko agenda 21eko helburuak eta bere ekintza plana sustatzen dituzten jarduerak.
Proiektuak eta proposamenak aurkezteko azken eguna martxoaren 12a izango da.