Oiartzun ibaia garbitzen jarraitu dute
Garbiketa egityen aritu direnak. Argazkia: Jose Manuel Ferradas Oiartzun Ibaia garbitzen aritu ziren duela bi asteburu hainbat herritar; asteburu honetan ere, ez dute kale egin, uretako oinetako eta arropak jantzita jo eta su aritu dira. Hondakin ugari atera dute oraingoan ere ibaiaren ibilgutik, baita erosketa gurdia ere. Ondokoak, sare sozialen bidez Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak elkarbanatu dituen irudiak.




