Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
MARTXOAK 8

Martxoaren 8ari begira egitarau «berezia» antolatu dute Lezon

«Berdintasunerako bidean indarrak batu eta urratsak egiten jarraitzeko» helburu argiarekin ekitaldi sorta antolatu dute Hezkidetza Mahaiak eta Gaxuxa emakumeen elkarteak.

Lezoko Martxoaren 8a aurkeztu dute Gaxuxako, Hezkidetza Mahaiko eta udaleko ordezkariek gaur goizean. Lezoko Martxoaren 8a aurkeztu dute Gaxuxako, Hezkidetza Mahaiko eta udaleko ordezkariek gaur goizean.
Rebeka Ruiz
Lezo
2020/02/26

Martxoaren 8ari begira jarduera sorta antolatu dute  Gaxuxa emakumeen elkarteak eta Hezkidetza Mahaiak Lezoko Udalaren sostenguarekin, gaur goizean komunikabideen aurrean aurkeztu dutenez. «Berdintasunerako bidean indarrak batu eta urratsak egiten jarraitzeko» xedearekin prestatutako egitaraua «berezia» dela zehaztu du Laura Martinez Berdintasun zinegotziak.

Deiene Zigandak hitz egin du antolatzaileen izenean, eta urteetako mobilizazioen ondoren «herriko eraldaketa gauzatzeko» pausuak ematen jarraitzeko beharra nabarmendu du. Herritarrak eta instituzioak gonbidatu ditu ardura hori hartzera, eta «inor atzean utzi gabe» sistemak eragindako diskriminazio eta zapalkuntzei erantzutera.

Lezoko emakume taldeak «urtean zehar behar bezalako lanketa bat egiteko» zenbait oinarri finkatu nahi izan ditu abiapuntu gisa, besteak beste: udalerriko emakumeek egindako ekarpenari balioa emateko memoria historikoa lantzea; adin eta jatorri ezberdinen arteko ezagutza baliatuta berdintasun mahaia eratzea; udalerriko beharren eta hartu beharreko neurrien azterketa egitea genero ikuspegitik; zaintza beharrei erantzuteko udal espazio bat egokitzea…

Martxoaren 8ari begira antolatutako egitaraua ondokoa da:

  • Martxoaren 2tik 8ra: Udalak lazo moreak jarriko ditu herriko udal eraikin esanguratsuetan. Halaber, aste osoan zehar arropa moreren bat janztera gonbidatu nahi izan dituzte herritarrak aldarrikapenekin bat egin dezaten. Martxoaren 8an egingo den elkarretaratzean txapa moreak ere banatuko ditu udal gobernuak.
  • Martxoak 8: Elkarretaratzera deitu dituzte herritarrak Gurutze Santuaren plazan, 11:30ean. Argazki erraldoia egiteko asmoa dute. Ondoren, Errenteria-Oreretan izango den eskualdeko manifestazioarekin bat egingo dute, 12:30ean. Azkenik, bazkari autogestionatuan edo tuper bazkarian parte hartzera deitu dituzte herritarrak Saldise plazan, 14:30ean. Mahaiak, aulkiak eta sagardoa jarriko ditu udalak bazkarira hurbiltzen direnen eskura. Bazkaria aurtengo berritasuna dela zehaztu dute antolatzaileek, denei irekia, leku seguru bat sortzeko eta harremanak estutzeko helburuarekin antolatuta. 
  • Martxoaren 9tik 14ra: Gaxuxako emakume elkarteak egindako lanekin erakusketa osatuko dute Kultura Aretoan. Ordutegia ondokoa izango da: astelehenetik ostiralera 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.   
  • Martxoak 14: Kabi biluziak dokumentala proiektatuko dute Gezalan, 19:30ean. Virginia Senosiainek eta Juan Luis Napal iruindarrek indarkeria matxistaren inguruan egindako ikus-entzunezkoa da.
  • Martxoaren 23tik 28ra: Todas somo todas Agnes Piñolesen panpinen erakusketa ikusgai izango da astelehenetik ostiralera kultura aretoan, 11:00etatik 13:00etara eta 17:30etik 19:30era.
  • Maiatzak 9: Vuelta a casa de mi madre ikus-entzunezkoa proiektatu eta horren inguruan bideo foruma egingo dute. Filmaren protagonistak berrogei urterekin amaren etxera itzultzera behartuta ikusten du bere burua, eta umorea ardatz hartuta, bien gorabeherak azalduko ditu lanak. Data maiatzaren 9ra arte atzeratu behar izan dute antolatzaileek Gezala auditorioan (18:30) ez baitzegoen lekurik lehenago.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.