'El narco oasis vasco' liburuaren aurkezpena Gaztañon
Poliziak eta bestelako segurtasun erakundeek droga trafikoarekin duten harremana jorratzen du Ahoztar Zelaietaren liburuak.
Martxoaren 3an (asteartea) aurkeztuko da El narco oasis vasco, capos del narcotrafico y mafias policiales con impunidad politica (Euskal narko oasia, narkotrafikoaren buruzagiak eta inpunitate politikodun polizia) Gaztañoko lokal berrian, 19:00etan.
Gaztaño Bizirik taldeak antolatu aurkezpena. Aurkezpena amaitzean Ahoztar Zelaieta egilearekin solasean aritzeko aukera izango da. Liburuak poliziak eta bestelako segurtasun erakundeen droga trafikoarekin izandako harremana aztertzen du.