Martxoaren 7an hasiko da Pasai Antxoko Musika Astea
Martxoaren 7tik (larunbata) martxoaren 15era (igandea) 2020ko Pasai Antxoko Musika Astea ospatuko da. Aurten, musika klasiko, banda eta abesbatzen arteko nahasketa egin du egitaraua osatzeko Musika Elkarte Pasaitarrak
Kontzertu gehienak elizan egin arren, martxoaren 8an Trintxerpeko Illunbe Musika Bandak kontzertua eskainiko du Gure Zumardian. Guztira, bost kontzertu eskainiko dira musika asteak iraun bitartean.
Pasai Antxoko Musika Astearen egitaraua.
Martxoak 7, larunbata
- 20:00: Guridi Konexioa: bi tronpeta eta pianoa (Gasteiz) Pasai Antxoko elizan.
Martxoak 8, igandea
- 19:00: Suhar (Donostia) koruaren emanaldia Pasai Antxoko elizan.
Martxoak 14, larunbata
- 20:00: Hirusta Abesbatzaren (Errenteria-Orereta) kontzertua Pasai Antxoko Elizan.
Martxoak 15, igandea
- 13:00: Trintxerpeko Illunbe Musika Bandaren kontzertua Gure Zumardian.
- 19:00: Pasaia Txiki abesbatzaren kontzertua Pasai Antxoko elizan.