Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Orereta Ikastolaren Inude eta Artzainak, igandean

Inude eta Artzainak 12:00etan aterako dira Koldo Mitxelena plazatik. Orereta Ikastolatik adierazi dute 350 partaidekoa izango dela konpartsa.

Iazko desfilearen irudi bat.
Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta
2020/02/27

Igandean aterako dira, hogeita hirugarrenez, Orereta Ikastolako Inude eta Artzainak. 12:00etan hasiko dira inauteri osteko igandeko goiza alaitzeko zereginean, Koldo Mitxelena plazatik abiatuta. 350 pertsonako konpartsa handia izango da.

Ikastolako ikasle eta gurasoez gain, herriko hainbat eragilek ere parte hartuko dute desfilean. Horien artean daude Ereintza elkarteko txistulari taldea, Iraultza dantza taldea, Errenteria Musikaleko Musika Banda, dultzaineroak, trikitilariak, Amulleta elkarteko danbor kofradia, dantzarien kuadrilla baserritarrez jantzita eta erromeria giroan, Jose Mari auto klasikoak, eta beste hainbat gazte nahiz heldu garai bateko jantziekin. “Guztiei eskerrik beroena hemendik. Horiei guztiei esker, 350 pertsonak osatutako konpartsa koloretsu eta alaia ibiliko da aurtengoan ere herriko kaleetan barrena”, esan dute Orereta Ikastolatik.

Esana dago 12:00etan hasiko dela desfilea, Koldo Mitxelena plazatik. Ondorengo ibilbidea honakoa da: Maria Lezo kalea, Xenpelar kalea, Alfonso XI kalea, Pelotarien kalea, Kapitain Enea, Biteri Txiki, Gamon Zumardia  (fandangoa eta arin-arina dantzatuko dituzte), Herriko Plaza, Foruen Plaza, Xenpelar kalea, Morrongilleta kalea eta Koldo Mitxelena plaza. Bertan egingo dute ekitaldi nagusia.

1979an eta 1980an Ereintza elkarteak egindako ahaleginari segida emateko asmoz, 1998an hasi zen Orereta Ikastola Inude eta Artzainen konpartsaren desfilea antolatzen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.