KB eta Zuzen, tabernen inauterietako mozorro lehiaketako irabazleak
KB tabernari eman diote sari nagusia, eta Zuzenentzat aipamen berezia izan da. Parte hartu duten establezimenduei eskerrak eman dizkie udalak.
Aurten, Errenteria-Oreretako inauterietako tabernen mozorro lehiaketan, KB eta Zuzen tabernak izan dira irabazle. Hala erabaki du gairako propio sortutako epaimahaiak. Haien arabera, jolasen gaiaren trataera, originaltasuna, elementuen diseinua eta girotzea egokiak izan dira, beraz, irabazle izendatu dituzte. KBk jaso du sari nagusia, eta Zuzenentzat aipamen berezia izan da.
KBri dagokionez, 500 euroko saria jasoko du, 2021eko inauteriei begira taberna mozorrotzeko materiala eros dezan. “Playmobil pirata barku baten itxura eman diote tabernari, detaile guztiak zainduz”, zehaztu dute epaimahaiko partaideek.
Zuzenek Jumanji filmaren itxura hartu du inauterietan, pelikula horrek duen jokoan oinarritu dira, alegia. 250 euroko saria jasoko du tabernak datorren urteko inauterietan establezimendua egoki eralda dezaten. Espazioa osotasunean aldatu izana asko baloratu dute epaimahaikideek.
Errenteriako Udalak eskerrak eman dizkie lehiaketan parte hartu duten taberna guztiei.