Gure Eskuk auzo batzarrak abiatu ditu
Gaur Iztietako bizilagunekin bilduko dira, 20:00etan Gurekin auzo elkartean.
Aurtengo uda aurretik gauzatuko da Euskal Herri osoan erreferendumaren aldeko herri ekimena, Gure Esku elkarteak eta beste zenbait eragilek bultzatuta. Honen harira, Gure Eskuk auzo batzarrak abiatu ditu Errenteria-Oreretako herritarrekin. Gaur Iztietako bizilagunekin bilduko dira, 20:00etan Gurekin auzo elkartean. Bertan, Errenteria-Oreretan orain arte bultzatzen ari den dinamika eta udaberrian sustatuko duten ekimenaren berri emango dute. Iztietako auzokide guztiei luzatu diete gonbidapena, batzarrera joan, informazioa jaso eta ekimenarekin bat egin dezaten.
Datorren ostegunean, martxoaren 12an, Erdiguneko bizilagunekin bilduko dira, 19:00etan Xenpelar etxean.