Salaketa bide guztiak martxan daude, baina orain, Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egin du Maskara 19 errekurtsoarekin —Mascarilla 19, gazteleraz— . Horren arabera, Gipuzkoako farmazia guztiek bat egin dute iniziatibarekin, eta indarkeria matxista sufritzen ari diren emakumeei laguntza eskaintzeko protokoloa dute martxan.
Gastuak murrizteko aukera baliatzen ari direla salatu du sindikatuak.
Larunbatean zendu zen Pasai Antxoko danborradan urte askoz parte hartu zuen Cristina Mota. Herritar ugarik haien balkoi eta leihoetatik omendu zuten Mota, nola ez, danborrak joz.
Lur Kortak ostegunean ipuin kontaketa saio digitala igoko du bere Youtubeko kanalera. Pello Añorgak eta Jokin Mitxelenak 'Tontolapiko' ipuina igo dute.
Maiatzaren 10ean egitekoak ziren lasterketaren bigarren ekinaldia, baina horren antolaketan dabilen lagun taldeak, ez du uste egoera aldatuta ere, ordurako lasterketa egiteko gutxieneko baldintzak bermatuko direnik.
Madalenak Cup txapelketaren edizioren batean parte hartu duten 2005 eta 2010 urteen artean jaiotako haur eta gazteei begirakoa da Fifa20 online txapelketa.
Gaur hasi da kanpaina, autolikidazio proposamena ikusteko aukerarekin. Eskatu dute ogasunari euskaraz harremana egiteko eskatzea, hartara beti hizkuntza horretan aritzeko.
Olga Leibar Feminismo zinegotziak ziurtatu du udalak indarkeria matxistaren kontrako lanean jarraitzen duela, eta salatzen jarraitzea garrantzitsua dela.
Konfinamendua zaila da askorentzat, etxetik ezin ateratzeak erabat mugatu dielako bizimodua, beste kasu batzuetan zaila izatearekin batera amesgaizto ere bilaka daiteke. Indarkeria matxista sufritzen duten emakumeen kasua da.
Proposamenak jasotzeko epea, apirilaren 30era arte luzatu dute, eta formulario bidez jasoko dituzte.
Udal jabetzako eraikina da Iturburu etxea. Eltxo asko agertu zirela eta, udalak etxea fumigatu zuen iaz, eta aurten berriro egin dute.
Errenteriak 700 urte beteko ditu hiribildu eratu zenetik apirilaren 5ean, datorren igandean. Ezingo du kalean ospatu, handiki, halabeharrez; Covid-19ak eragindako osasun larrialdiak eta konfinamenduak ez duelako horretarako aukerarik eskainiko, baina ospatu ospatuko dutela esan dute gaur udal ordezkariek, Aizpea Otaegi alkatea buru.
Udalak jakinarazi duenez, apirilaren 9 eta 12an ez da hondakinen bilketarik ezta bide publikoen garbiketarik egingo.
Ostegunetan jasotzen dituzte Lezon tamaina handiko hondakinak. Horiek etxean gorde ditzatela eskatu die udalak lezoarrei.
Boluntario horiekin harremanetan jartzeko hiru bide dituzte laguntza eskatu edota boluntario lanetan lagundu nahi dutenek: 623 04 04 65 telefono zenbakia; Facebook eta Instagram kontuak.
Koronabirus positiboen kurba leuntzen ari da Oarsoaldean. Errenterian kasu bat gehiago, eta Lezon beste bi azken orduetan. Azken egunetako joera, baikorra.
Irrati libreak, egunero saioa egiten du arratsaldez, 16:00etatik 18:00etara FM 100ean, Covid-19aren harira sortutako osasun larrialdiak, eta konfinamenduak eragin duen bakartzea eta herritarren arteko harreman etetea gainditzeko uhinen bidez, bada ere.
Antxoko Topaguneak TOP&GUNE news aldizkari digitalaren lehen alea publikatu zuen aurreko astean. Antxoko publikazio berria, herritik, herriarentzat eta etxetik irten gabe.
Piztu Lezo, itxialdi garaian ere, herritarrak mugiarazten ari da. Egin duten azken proposamena argazki lehiaketarena da. Edonork parte har dezake.
'Zahartzaroa, beharrak eta aukerak' online seminarioa antolatu du Oarsoaldea Garapen agentziak. Bizipoz kooperatibako Beatriz Santamaria eta Eider Etxeberria ekintzaileek seminarioan parte hartuko dute.