Piztu Lezok etxetik edo etxean ateratako argazkiekin lehiaketa abiatu du
Piztu Lezo, itxialdi garaian ere, herritarrak mugiarazten ari da. Egin duten azken proposamena argazki lehiaketarena da. Edonork parte har dezake.
Piztu Lezok herritarrak aztoratzen, mugiarazten jarraitzen du. Kasu honetan, nola bestela, etxetik. Mundua begiratzeko leihoak izenburupean, etxetik edo etxean egindako argazkien lehiaketa antolatu du. Bi baldintza: bat esana dago, hau da, etxebizitzan edo horren leiho-balkoitik ateratako argazkiak dira atera behar direnak; bigarrena da sakelako telefonoarekin jaso behar direla irudi horiek. Beraz, ia edonork parte har dezake proposamenean.
Argazkiak igotzeko azken eguna hilaren 13a izango da. Eta lehiaketa denez, bi sari daude: argazki originalenaren saria, eta argazki onenarena.
Argazkiak Piztu Lezok prestatu duen plataforma batera igo egin behar dira. Beheko estekan klikatuta, bertara sartzeko aukera.