Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Etxeko plazan ospatuko ditu Errenteriak 700 urteak

Errenteriak 700 urte beteko ditu hiribildu eratu zenetik apirilaren 5ean, datorren igandean. Ezingo du kalean ospatu, handiki, halabeharrez; Covid-19ak eragindako osasun larrialdiak eta konfinamenduak ez duelako horretarako aukerarik eskainiko, baina ospatu ospatuko dutela esan dute gaur udal ordezkariek, Aizpea Otaegi alkatea buru.

Urteurrenaren harira egindako aurkezpenaren artxibo irudia.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/03/31

Errenteriak 700 urte beteko ditu hiribildu eratu zenetik apirilaren 5ean, datorren igandean. Ezingo du kalean ospatu, handiki, halabeharrez; Covid-19ak eragindako osasun larrialdiak eta konfinamenduak ez duelako horretarako aukerarik eskainiko, baina ospatu ospatuko dutela esan dute gaur udal ordezkariek, Aizpea Otaegi alkatea buru.

Plazak debekatuta dauden honetan, etxea bilakatuko dute ospakizun eremu; ez etxe bakarra, Errenteria-Oreretako guztiak baizik. Izan ere, 700. urteurrena ez da ezustean pasatzen uzteko modukoa, are gutxiago, herriko eragileen proposamenekin programazio anitza osatuta dagoenean. Programazio hori etenda dago, baina konfinamendua errespetatuta, ospatzeko bi proposamen egin dituzte Oategik berak, Iñaki Queralt EH Bilduko zinegotziak, Jose Angel Rodriguez PSE-EEko zinegotziak, Josu Mitxelena EAJko ordezkariak, eta Jon Collar Errenteria Elkarrekineko zinegotziak.

700. urteurrena beteko duen egunean bertan antolatu dute ospakizuna, igandean, eta horren harira 19:00etan konfinamendura egokitutako ikuskizuna emango dute Herri Bizia webgunean. Jon Mayaren zuzendaritzapean, Plaza etxean izenburua duen hainbat herriko artistek osatutako bideoa eskainiko dute. Amaieran, musika bandak prestatutako Zentenarioaren bertsio berezia ere emango dute.

Ikuskizuna, interneterako konexioa duen edozein gailutik ikusi ahalko da.

Aurretik baina, beroketa ariketak egitera deitu dituzte herritarrak urteurrenarekin bat egiteko, eta horretarako, etxeko leiho eta balkoietan zapi edo oihal urdinak jartzeko eskatu diete, etxeko txikienek egindako marrazkiak edo antzeko elementu apaingarriekin atontzea, “Errenteriako bizilagunok osatzen dugun gutasuna ospatu eta indartzeko unea da hau, inoiz baino gehiago”.

Film kolektiboa

Pentsaezina genuen moduan kokatu gaituela herri eta gizarte bezala konfinamenduak esan du, bestalde, Otaegik, “eta horrek mota ezberdineko hausnarketak egitera eraman gaitu. Horiek guztiek garrantzi berezia izan dezakete etorkizuneko Errenteriaren eraikuntzan, eta horregatik, film batean biltzeko saiakera egin nahi dugu; Errenteriako egoerak sortutako autoerretrato filmiko bat sortzeko saiakera, hain zuzen ere”.

Errenteriarrak eta euren gogoetak, bihurtu nahi dituzte film horren arima, eta horri begira, hausnarketak bideo laburretan grabatzeko eskatu die Otaegik herritarrei. Proiektuaren xehetasun guztiak Herri Bizia web orrialdean daude bilduta, eta bideoen bidalketa ere bertatik egin behar dute apirilaren 5era arte. “Jasotako grabazio guztiekin editatu ostean Begiradak leihoetatik. Errenteriarren arnas filmikoa film kolektiboa osatuko dugu” azaldu du alkateak. Amaitzeko, datozen hilabeteetan, ahal den neurrian eragileen proposamenekin osatutako egitarauari eutsiko diotela esan du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Errenteriak eta Hernanik elkarlana eta «jarduteko modu berriak» eskatu dituzte etxegabeen arazoari aurre egiteko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ehunka lagunek protesta egin dute Donostian, erosketa orgak eskuan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Biriketako transplante baten zain dagoen Donostiako bizilagun bat, etxetik egotzia izateko zorian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosa eta Beasain lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute abuztuaren 29tik irailaren 1era

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salmonellosi agerraldi batek 29 pertsonari kalte egin die Eibarren

Euskal Herria, Gipuzkoa

Pasaiako eta Lezoko alkateek «erantzunak eta neurriak» eskatu dituzte portuko sutearen harira

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat atxilotu dute Irunen, prostituzio etxe batean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du Donostiako Udaltzaingoa «jazartzen» eta «zigorra ezartzen» ari zaiela ogitartekoak banatzen dituzten herritarrei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hondarribiko alarde baztertzailearen aldekoek utzi egin dute konponbiderako elkarrizketa prozesua

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.