Martxoaren 8aren harira, tailerrak Oarsoaldeko euskaltegietan
Emakumeek 'Autodefentsa feministari buruzko tailerrak' eta gizonezkoek 'Maskulinitate eredu berriei buruzko tailerrak' izango dituzte martxoan.
Errenteria-Oreretako Udal Euskaltegia Martxoaren 8aren harira, Oarsoaldeko euskaltegietan euskara ikasten ari diren ikasleei zenbait tailer bideratu zaizkie martxorako. Emakumeek ‘Autodefentsa feministari buruzko tailerrak’ izango dituzte Emagin elkartearen eskutik. Aldi berean, gizonezkoek ‘Maskulinitate eredu berriei buruzko tailerrak’ hartuko dituzte Jokin Beristain adituaren gidaritzapean. Bi saio horiek Mintzalagun tailerren egitarauan antolatu dituzte Oarsoaldeko euskaltegietan.
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak eskualdeko euskaltegiekin batera antolatzen dituzten Mintzalagun tailerren helburua gai erakargarri, berri eta gaurkotasunekoak euskaraz eskaintzea da. Hala, ikasleei gai horiek beti euskaraz agertuko zaizkie, lehen kolpean behintzat. Helburu nagusi bezala, ikasleek edozein gai euskaraz jorra daitekeela eta ulertzeko gai direla ohartaraztea dira.
Autodefentsa feminista eta maskulinitate eredu berriei buruzko tailerren egutegia hurrengo da:
Martxoak 10
- Pasai Antxoko Txirrita AEKn. 10:00etatik 12:00etara.
- Errenteria-Oreretako Xenpelar AEKn. 15:00etatik 17:00etara.
Martxoak 16
- Oiartzungo Intxixu AEKn. 9:15etik 11:15era.
Martxoak 18
- Errenteria-Oreretako Udal Euskaltegian. 9:30etik 11:30era.
- Lezoko Oroitzene AEKn. 18:00etatik 20:00etara.
