Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Landarbaso Trailerako 199 lasterkarik eman dute izena dagoeneko

Maiatzaren 10ean egingo du Urdaburuk Landarbaso Trail lasterketaren bigarren ekinaldia. Pasa den hilaren 16an zabaldu zuten izena emateko epea, eta dagoeneko 199 lasterkarik bat egin dute. 250 korrikalariko kupoa du lasterketak, eta parte hartzeak berriz, 18 euro balio du.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/03/11

Maiatzaren 10ean egingo du Urdaburuk Landarbaso Trail lasterketaren bigarren ekinaldia. Pasa den hilaren 16an zabaldu zuten izena emateko epea, eta dagoeneko 199 lasterkarik bat egin dute, beraz oraindik 51 lasterkarientzako tokia badago (izena emateko Herrikrossa plataforman). 250 korrikalariko kupoa du lasterketak, eta parte hartzeak berriz, 18 euro balio du. Iaz 248 lagunek eman zuten izena, gutxigatik ez uzten bete kupoa antolatzaileek, eta aurten kopuru horretara heltzea espero dutela zehaztu du Unai Esnal antolaketa lanetan ari den gaztea: “Aurten inguruko lasterketek berehala bete dute kupoa, Lezo-Jaizkibel lasterketak inoiz baino azkarrago, ordu eta erdian bete zuen; Donostian Herri Ametsak antolatzen duena ere berehala osatu dute. Gurea ez doa hain azkar, baina konfiantza osoa dugu beteko dela, ez erraz, baina beteko dugu”.

Iaz bezala, 18 kilometrokoa izango da mendiko lasterketa, 900 metroko desnibel positiboarekin. Maiatzaren 10eko 10:00etan hasiko da, Listorretako eremutik. Handik Aiako Harria parke naturalean barrena, Igoingo lepora igoko da; trikuharri ederrak daude inguruan eta eskuinaldera, berriz, Adarra mendia, eta parez pare Urdaburu mendia, hori helburua. Lehenengo anoa postua hortik gertu, Benta Txiki bidean; lagunak dituzte baserri horretakoak Landarbaso Trailaren antolatzaileek, eta aipamen berezia egin dio Errenteriako lehenen lasterkariak jasotzen duen Asier Erkizia sariari. Erkizia antolaketan dabiltzan gazteen laguna zen, 18 urterekin hil zen, eta omenaldi txikia da, “lasterketa hortik eta horrela antolatzea isilpeko omenaldia da, saria ere keinua da eta hor da lehenengo anoa postua, bere gurasoak izaten dira ura eta banatzen bertan”. Urdaburu eta Aldurako tontorrak zapaldu eta Aizpitarteko kobazuloetatik pasatuko dira eta hasiera puntuan, Listorretan, amaituko dute. Donostiako Udala baso kontserbazio lanak egiten ari dela eremuan nabarmendu du Esnalek eta kezka azaldu ere, “espero dugu lasterketa egunerako txukun egongo dela eremu hori”.

Aldaketarik gabe heldu da Landarbaso Trailen bigarren ekinaldia. Ez dituzte beharrezkoak ikusi eta soilik antolaketarekin lotutako hobekuntza txiki batzuk egin dituztela zehaztu du Esnalek.

Gazte talde batek Urdaburu Mendizale Elkartearen aterkipean antolatzen hasi zen lasterketa iaz, eta aurreikuspenak bete dituzten zalantzarik ez du Esnalek, “gure sentsazioa izan da dena ongi atera zela. Zalantza gehien eguraldiarekin izan genituen, eguraldi txarrarekin lasterketa hasiera, bukaerako sari banaketa jaialdia, eta giroa jartzeko lasterketan animatzera joateko ez da erraza eguraldi txarrarekin. Eguraldi paregabea izan genuen, iaz, hotza, baina ona, eta horrek indar handia eman zigun. Lehenengo urtea izateko zoragarria izan zen”. Iazko esperientziak indarra eman zien antolaketarekin jarraitzeko, baina baita lasterkari eta jendearen partetik jasotako iritziek ere, “denek esan ziguten oso ondo antolatuta zegoela, ondo aritu ginela; parajea, berriz, ederra da, paregabea”.

Herriko zein inguruko lasterkarien parte hartzea nabarmendu du, gainera, Esnalek, animatzera ere jende pila joan zela du gogoan eta horretara deitu du aurten ere, “lasterkariek behar dute, eta lasterketa girotzeko ezinbesteko dira animatzera hurbiltzen diren ikusleak”. Ikusleak garrantzitsuak dira, baina benetako protagonistak, lasterkariak dira eta horiei ere egin die erreferentzia antolaketa lanetan ari den gazteak, eta tartean, Joxe Amunarriz hondarribiarra nabarmendu du Esnalek — Lurdes Oiartzabalekin batera lasterketaren irabazlea izan zen iaz— “egutegia lepo izaten du baina tartea hartu zuen guk antolatzen dugun lasterketan parte hartzeko, gaur egun gori-gorian dago, topera, eta gurean parte hartu zuen. Prestigiozko irabazleak izan genituen iaz emakume zein gizonetan, ezin da gehiago eskatu”.

Lasterketa antolatzeko garaian zailena, iaz, zerotik hastea, izan zela dio, “iaz, Lezo-Jaizkibel lasterketako antolatzaileen laguntza ezinbestekoa izan genuen. Kokatzen lagundu ziguten, paper kontuak egiten, izena ematea antolatzen, baimenak, sariak… Bigarren urtea biribil dator, lan handia hartu genuen dena dokumentatzen eta aurten argi dugu une bakoitzean zerk egon behar duen prest; horrek izugarri arindu digu lana bigarren ekinaldi honetarako”.

Iaz baino emakume gehiagok eman duela izena aurten azaldu du Esnalek, bestalde, eta aitortu, orokorrean oraindik gizonen parte hartzea handiagoa dela aldearekin halako lasterketetan, “baina egia da gero eta erreferente femenino gehiago daudela eta ikusten da podiumean, lasterketan goiko postuetan gelditzen diren emakumeak gero eta gehiago direla eta espero parte hartzea iazkoa baino altuagoa izatea”. Helburua, irabazteaz harago, gozatzea izatea nahi dutela erantsi du Landarbaso Trailen antolatzaileak, “espero dugu jende gehiago animatzea lasterketara zein korrikalariak animatzera. Animatzera joaten den jendeak egiten du lasterketa bat berezi, jendea ikustea mendi bazterrean animatzen, musikarekin izugarria da, beraz parte hartzera eta animatzera deitu nahi dugu jendea”.

Dortsala eta lasterkariaren poltsa, maiatzaren 9an 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara bitarte banatuko dira Urdaburu Mendizale Elkarteko egoitzan (Juan de Olazabal 23). Egunean bertan ere dortsalak jasotzeko aukera egongo da 8:30tatik 9:30etara, lasterketaren hasiera eta amaierako gunean (Listorretan).

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.