Antxo Areto Futbola, adinekoei laguntzeko prest
Koronabirasuren hedatzea eteteko neurri zorrotzek iraun bitartean, sor litezkeen beharretan adinekoei laguntza emateko zerbitzua abiarazi du areto futbol taldeak.
Igandetik indarrean dira alarma egoerak eta larrialdi sanitarioak ezarritako neurri zorrotzak. COVID-19 gaitzaren hedatzea eteteko, biztanleria 15 egunez etxean gelditu beharko da gutxienez, eta salbuespenezko egoeretan baino ezingo da etxetik irten. Murrizketa hauek arazo ugari eragingo dizkie herritarrei, bereziki adinekoei, haiek baitira kolektibo zaurgarriena gaixotasunarekiko.
Salbuespenezko egoera honen larritasunaz jakitun izanda, Antxoko adinekoei laguntza emateko zerbitzua abiatu du Antxo Areto Futbola taldeak. Elikagaiak edota medikamentuak erosteko, ala sor lietekeen beste edozei arazori aurre egiteko prest izango direla jakinarazi du sare sozialen bidez Alberto Ferreres klubeko presidenteak. Hauxe da Antxo Areto Futbolak emandako telefono zenbakia, nahi duenak deitu dezan: 615787996.