Gastronomiari ere berrogeialdia
Data berriak aztertzen ari da Euskaldarrak elkarteko gastronomia saila erakustaldia egiteko, baina ez dute momentuz ezer zehaztu.
Egoera larriak aginduta, bertan behera utzi du Euskaldarrak Elkarteak Gastronomia Erakusketa. Hilaren 23tik apirilaren 4ra bitartean egitekoak ziren Oarsoaldean erreferentea den sukaldaritza erakusketa hori eta orain data berri bat bilatzen saiatuko direla jakinarazi dute. XXXV ekinaldia izango du aurten Gastronomia Erakusketak, eta bertan, Oarsoaldeko elkarte gastronomiko ugarik hartzen dute parte Euskaldarraken fgaraikur preziatua etxera eraman asmoz.
Data berria zehazten dutenean aurtengo erakusketan parte hartzekoak ziren elkarte gastronomikoei jakinaraziko dietela zehaztu du Euskaldarrak elkarteko sail gastronomikoak.