Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ikasgela, motxilan etxera

Honakoa ere ez da erronka makala, egoera larriak molde berriak erabiltzera derrigortu du irakaskuntza. Gaur izan dute eskola ez presentzial horiek lehenengo eguna.

DBHko ikasle bat, etxetik lanean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta,Lezo
2020/03/16

Pasa den ostiraletik eskola presentzialak bertan behera gelditu eta etxera bidali dituzte ikasle guztiak. Hilaren 27ra arte hartutako neurria da, koronabirusa ez zabaltzeko, pandemia hedatzea prebenitzeko hartutako neurrietako bat. Argi utzi dute hasieratik Hezkuntza Sailetik zein ikastetxeetatik ere honakoa ez dela oporraldia, eta ikasleek prestaketa akademikoa etxean jarraitu behar dutela irakasleek lagunduta.

Ez da erronka makala, egoera larriak molde berriak erabiltzera derrigortu du irakaskuntza. Gaur izan dute eskola ez presentzial horiek lehenengo eguna, eta ikastetxe bakoitza ahalik eta egokien moldatzen saiatu da osasun krisialdiak ikasleen prestaketa ez dezan eten. Abilezia plus bat eskatu die egoerak irakasleei, baina baita ikasleei ere.

Imanol Sorondo Lezo Institutuko zuzendariak, lehenengo egunarekin kezka bazuten ere, ondo moldatzen ari direla esan dio HITZAri, “ostiralean mezu elektroniko bidez jakinarazi genien ikasle eta familiei etxeko lanak hainbat plataforma erabilita egingo genituela gaurtik, eta erantzuna ona izan da oso”. 223 ikasle ari dira bertan. Lezo Institutuaren kasuan, Classroom, Moodle eta gmail erabiltzen ari dira ikasleei lanak bideratzeko. Eskolak ez dira presentzialak, baina ordutegi berean jarri dituzte ordenagailu aurrean ikasleak Lezo Institutuaren kasuan, “08:00etan hasi dira, ohiko ordutegian, eta materiak ere ohiko ordutegian mantendu dira. Irakasle bakoitzak bere eskola orduan jarri dizkio zereginak ikasleari, eta horiek aurkezteko epe bat. Ikasleak oso ondo erantzuten ari dira. 14:10ean bukatuko dute, egunero egin ohi duten moduan”.

Ikasle bakoitzak gainera fitxatu egin du gaur saio bakoitzean, telematikoki izan bada ere. Garrantzitsua dela ulertzea lanean jarraitu behar dutela, egoera berezi batean daudela, baina prestaketa ezin dutela eten esan du Sorondok.

Jakin badakite ez dutela ikasle guztiek etxetik bitarteko horiekin aritzeko aukera, eta horretarako ere aurkitu dute irtenbide bat: “Ikasle guztiek ez dute ordenagailua edota wifi konexioa etxean, edota anai-arreba gehiago dira eta denek behar dute… gurasoetako batzuei ere egokitu zaie etxetik lan egitea. Horiek ikastetxera etorri eta ariketak papereko euskarrian jasotzeko aukera dute”. Hori bai, azken hori modu ordenatuan egiten ari direla zehaztu du, “telefonoz deitu eta hitzordua jartzen dugu banaka etor daitezen”. Institutura joan behar duten irakasleekin ere horrela jarduten ari dira. Une honetan zuzendaritzako bi kide eta beste langile bat ari dira Lezo Institutuan.

Bihartik, gainera, telefonoz hasiko dira harremanetan jartzen familiekin behin-behineko lanketa modu berriaren gainean dauden arazo eta zalantzak jasotzeko, eta irtenbide egokiak emateko. Hezkuntza komunitate osoak egoera berria lasaitasunez hartu duela nabarmendu du azkenik Sorondok, “momentuz ondo bidean doa, ikusi beharko datozen egunetan”.

Txostenak eta plangintzak lana errazteko

Errenteria-Oreretako Orereta Ikastolan ere ostiralean bidali zieten mezua ikasle eta familiei etxetik lanean aritzeko gakoak azaltzeko, Leire Agirrezabala Orereta Ikastolako komunikazio arduradunak azaldu duen bezala: “Etxean egin behar dituzten lanak azaldu dizkiegu ikasleei beharren arabera: Lehen Hezkuntzako ikasleei txosten bat eta plangintza bat lagungarri izateko eman dizkiegu, 5. eta 6. mailako ikasleak, berriz, digitalean arituko dira, baita DBHko ikasleak ere”. Ikasleak irakasleekin harremanetan jartzeko moduak zehazten ari direla esan du, eta ordutegia apur bat murriztu badute ere, 08:30etik 13:00ak arte arituko dira, ikasketa prozesua ez etetearen garrantzia nabarmendu du. 

aparteko egoeraren aurrean aktibatutako neurriak ikasleek eta familiek oso ondo hartu dituztela  esan du Agirrezabalak, “erantzuna oso egokia izan da, aparteko eegoera da, eta horrela hartu dute”. Orereta Ikastolan 1.500 ikasle ari dira guztira, Haur Hezkuntzatik hasi eta batxilergoraino.

Irizpide bateratuen faltagatik, kexu

Arantxa Igartua Koldo Mitxelena ikastetxeko zuzendaria da. Beste bi ikastetxeen kasuan bezala, etxetik ari dira lanean irakasleak eta zuzendaritzako kide bat, idazkariak, eta atezaina ari dira bertatik lanean. 500 ikasle ari dira bertan, DBHn zein Batxilergoan, eta horietatik sei gela iraunkorrean. Moodle eta gmail erabiltzen ari dira ikasleei eskolako lanak helarazteko.

Kexu da Igartua; Hezkuntza Sailetik irizpide bateratuak beharrezkoak direla uste du, “eta halakorik ez dugu jaso, zuzendaritza bakoitzari malgutasuna eman diote erabakiak hartzeko ikasleen lanketari dagokionean, eta nire ustez, irizpide komunak behar dira ikastetxe guztiek berdin jarduteko ikasleekin; erabakiak zuzendaritza taldeen esku utzi dituzte. Ikuskariekin  harremanetan gaude, baina beraiek ere  gure antzera ez dute irizpide jakin bat”.

Eskola ordutegia ahal den neurrian mantentzeko ahalegina egingo dute, baina lan egiteko modua berria denez, ez dakiela zein emaitza izango dituen esan du, eta horrekin ere kezka azaldu du, “ikasle guztiek ez dituzte etxean modu honetan jarduteko beharrezko bitartekoak, eta haiekin telefonoz ari dira tutoreak, motxilak lepo joan zirelako ostegunean etxera ikasle guztiak, liburu guztiak hartuta, lanean segi ahal izateko”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.