Lezoko EH Bilduk alderdien koordinazioa eskatu du koronabirusari aurre egiteko
Lezoko EH Bilduko kideek alderdien arteko koordinazio mahaia sortzea proposatu dute. Herritarren ekarpenetarako neurriak hartu dituzte.
Lezoko EH Bilduk koronabirusaren prebentzio gaiak lantzeko, eta ondorioei aurre egiteko lankidetzaren bideari ekitea erabaki du. Lezoko Udaleko alderdien arteko batzarra proposatu du horretarako. Izan ere, herriko sektoreetako ordezkarien (politikoak, hezkuntzakoak, osasungintzakoak, langileenak…) krisi mahaia eratzeko eskatu zuen, baina ez zuen aurrera egin proposamen horrek.
Horri begira, eta herritarrekin partekatzeko, osasunari lehentasuna ematen dioten eta larrialdi egoeraren eraginak ahalik eta txikienak izan daitezen, gomendio eta neurri sorta zabaldu du herriko EH Bilduk. Adinekoak, haurrak, elkarbizitza guneak eta arlo ekonomikoa izan dituzte kontuan horretarako (sartu aurreko estekan neurrien berri izateko).
Horrez gain, herritarrek edozein ekarpen edo ideia badute, koalizioko zinegotziekin harremana egitea badagoela adierazi dute, edozertan laguntzeko prest daudela. Posta elektronikoz ere bai egin daitezke ekarpen horiek. Bide horretan, zinegotzien telefono zenbakiak helarazi dituzten (sartu aurreko estekan horiek ikusteko).